ALBISTEAK

IGOR GORDOBIL GOLSMEDIA SARIETAN ENTRENATZAILERIK ONENA

Irudian: Igor Gordobil

Gure entrenatzailea Hirugarren Federazioko IV. multzoko entrenatzaile onena aukeratu dute, Carlos Gurpegui (CD Basconia) eta Toni Seligrat (Alaves B) hautagaien aurretik

Joan den denboraldiko Hirugarren Federazioko IV. multzoko entrenatzailerik onena nor den argitu da. Izendatuta zeuden hiru hautagaien artetik, saria Igor Gordobil gure entrenatzaileari eman diote. Carlos Gurpegui, CD Basconiako entrenatzailea, eta Toni Seligrat Alaves Bko misterra, (Athletic eta Alaveseko filialak talde biak), ziren beste bi hautagaiak.

Arrasatearra, Hirugarren Mailako IV. taldeko entrenatzailerik onena aukeratua izateko, talde honetako entrenatzaileen botoak (% 50), Golsmedia.com-eko irakurleen botoak (% 25) eta maila horretako prentsako adituen botuak (% 25) hartu dira kontuan.

Joanden denboraldian 2. RFEFra igo ondoren, entrenatzaile onena izendatu dute Igor Gordobil. 38 partida jokatu ondoren, lortutako 70 puntuak izan ziren sailkapeneko bigarren postuan taldea kokatu zutenak. Igoerarako partiduetan lehiatzeko pribilegioa. 19 garaipen, 13 berdinketa eta 6 porrot bakarrik izan ziren. Hasiera zalantzakorraren ondotik, taldeak aurrera egin zuen eta entrenatzailearen eskutik erabat geldiezina izan zen.

Aipatzekoa da Aitor Lorea gure jokalaria denboraldiko jokalari onena izateko hautagaia zela Golsmedia sarietan. Hala ere, sari horretan Julen Huidobro SD Leioakoa izan da hautatua. Saria irabazteko hirugarren hautagaia Pasaia KEko Mikel Rodriguez izan da.

2022ko Golsmedia Sarien gala Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hiriko Luis Aragones Ekitaldi Aretoan burutu da. Astelehen arratsalde honetan 2021/22 denboraldiko jokalari eta entrenatzaile onenak bildu dira, kategoria hauetan: Lehen Federazioa, Bigarren Federazioa, Hirugarren Federazioa, Gazteen Ohorezko Maila, eta emakumezkoen liga nagusiak: Lehen Iberdrola, Erronka Iberdrola eta Emakumezkoen Lehen Nazionala. Sari hauek Espainiako Futbol Federazioaren laguntza dute.