BEASAIN SPORTING PARTIDURAKO SARREREN ALDEZ AURREKO SALMENTA
Datorren azaroaren 12an, arratsaldeko seietan Loinatz udal futbol zelaian, Beasain KE eta Gijongo Sportingen arteko errege kopako partida jokatuko da. Partidurako sarrerak aldez aurretik salgai egongo dira Beasaingo Xerbera tabernan.
Asteartean eta asteazkenean (azaroak 8-9) bazkideentzako sarrerak egongo dira salgai; bazkide bakoitzak sarrera bat erosi ahal izango du 10 euroan. Haurrentzako sarrerak aldiz ostegunetik aurrera egongo dira salgai 10 euroan ere. Era berean, sarrera orokorrak ostegunetik aurrera egongo dira salgai 30 euroan. Partiduaren egunean zelaiaren sarreran pilaketarik egon ez dadin, aldez aurretik sarrerak eskuratzea gomendatzen da. Gogoratu zelaiaren edukiera mugatua dela.