INSTALAZIOAK

LOINAZ FUTBOL ZELAIA

IGARTZA FUTBOL ZELAIA

LOINAZ FUTBOL ZELAIA:

Loinaz da klubaren futbol-zelai nagusia. 1958an eraiki zen eta Real Sociedad eta Athletic taldeek jokatu zuten partida (txuriurdinek irabazi zuten 3-2) batekin inauguratu zen. Loinaz Beasaingo kirol-zonaldearen erdian kokaturik dago.

2005ean kirol-instalazioen erabateko berregituraketa gauzatu zen, Beasaingo herriaren kirol-eskaintza areagotzeko xedez. Berregituraketa horretan zelaiaren alboan kokatzen zen kiroldegia handitzeko eta kanpoko igerileku berri bat eraikitzeko proiektua barneratzen zen. Berregituraketa gauzatzeko lanen ondorioz, futbol-zelaiaren ohiko orientazioa aldatu egin zen.

2017ko udan, belar artifiziala ezartzeko lanak burutu ziren. Belaraldaketaren lanekin batera, zelaiaren dimentsioak handitu ziren eta 100m X 60m izatetik, 102m X 63m izatera pasa zen.

  • Inaugurazio-urtea: 1958 / Berregituraketa 2005 / Belar artifizialaren ezarpena 2017
  • Dimentsioak: 102m x 63m
  • Azalera: Belar artifiziala
  • Harremanetarako telefonoa: 943 160 846
  • Helbideak: Igartza Oleta, s/n, 20200 Beasain

IGARTZA FUTBOL ZELAIA:

Igartza futbol-zelaia 2003an inauguratu zen. Zelai artifizial horri esker 250 gazte baino gehiagok goza dezakete bere kirol gustukoenean modu egituratuago batean jokatzen, izan ere, Loinaz futbol-zelaia txikia geratzen zen.

Gaur egun, Igartza gure oinarri-futbolaren ardatza da eta gure harrobiaren ametsen haztegia.