ALBISTEAK

JOANEKOAN PORROTA ETXEZURIN

3.RFEF

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 1go kanporaketa, joanekoa: Deusto 1-0 Beasain

2. RFEFra igotzea helburu duen lehen kanporaketan, luzapenean sartutako gol batek Loinazen gora egitera behartzen gaitu.

Jokoaren kontrola eta aukerak bagoilarienak izan ziren, baina ez zen asmatu eta duela astebete ligako azken partidan lortutako emaitza errepikatu zen.

Egoera eta partida ordea, ezberdinak izan ziren. Beasainek ez zuen zirkinik ere utzi, eta Deusto aurrerapausoa ematen saiatu zenean, bagoilarien aukerarik onenak iritsi ziren Borjaren hanketatik. Aukerak pilatu ziren, baina gol bakar bat ere ez zen markagailura igo.

3.RFEF

Aukerak argiak izan ziren, baina langak eta atezainaren geldiketek huts eta hutsekoa mantendu zuten.

Hala ere, ez zen horrela izan, eta partida defentsan desorekatu zenean, tomatezaleek norgehiagoka osoan izan zuten aukera bakarra aprobetxatu zuten. Futbola beste gauza askoren artean asmatzea da eta haiek asmatu egin zuten.

Gol bat, Unai Lopez Vicenteren gol hori izan da kanporaketa maldan gora jarri diguna. Huts eta hutsekoak emaitza eskasa bazirudien partidaren nondik norakoa ikusita, zer esanik ez azken bat eta hutsekoa.

Beste kanporaketan, Portugalete 2–1 Basconia.

Datorren asteburuan itzuliko partidak jokatuko dira.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain 3–0 Tolosa (Ibai Agirre, Joseba, Oinatz)

Jubenilen Nazional Liga:

Beasain 1–2 Tolosa (Naier)

Jubenilen Gorengoen Maila:

UDA 0 – 1 Beasain (Ekain)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Eibar 2–2 Beasain (Lier, Aimar)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain  4 – 1 Urki (Garro, Oier, Paul, Muji)

Infantil Handi:

Mondragon 1 – 4 Beasain (Urtzi, ⁠Oyar -2-, ⁠Unax)

Infantil txiki:

Beasain 3 – 3 Mondragon (Eki Martin, Markel Lizarralde -2-)