LIGA AMAITUTA, PLAY OFF-EN BILA

3. RFEF IV. multzoa: Deusto 1-0 Beasain
Joan den larunbatean gure lehen taldea Deustura joan zen Etxezuri zelaian liga erregularreko azken partida jokatzera.
Futbol gutxiko partida izan zen, aukerarik gabe, bereziki lehen zatian. Atsedenaldian, huts eta huts izan zen markagailuko emaitza. Bigarren zatian, Beasain partidaren jabe egin zenean, urrutitik jaurtitako aldaratze batean, Markel Barojaren gola iritsi zen 54. minutuan.

Hortik amaierara, bagoilariak izan ziren nagusi. Baina abagune argi gutxi eta izandakoak tokitara joan ziren, asmatu ez zutelako eta zorte txarragatik ere neurri batean. Amaieran bat eta huts. Porrotarekin eman zaio bukaera liga erregularrari.
Emaitza honekin taldeak hirugarren postuan bukatu du liga eta playoffetako aurkaria Deustu izango da, laugarren sailkatua. Joan-etorriko kanporaketa izango da, itzulikoa Loinatzen. Kanporaketaren amaieran berdinketa balego, Beasainek egingo luke aurrea, sailkapenean bietan postu hobea lortu izanagatik.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Real Unión 2–2 Beasain (Eneko Arrese, Ibai Agirre)
Jubenilen Nazional Liga:
Aurrera Vitoria 5-1 Beasain (Mikel)
Jubenilen Gorengoen Maila:
Beasain 2-1 Billabona (Miteku, Urdampilleta)

Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 1-2 Zarautz (Sarri)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Zarautz 2-1 Beasain (Barriocanal)
Infantil Handi:
Beasain 4-2 Anaitasuna (Urtzi, Martin, Unax, Alex)
Infantil txiki:
Anaitasuna 2 – +5 Beasain
Infantil 1. Maila:
Beasain 5-0 Billabona (Einar, Adur Tximeno, Axier, David, Beni)
