ALBISTEAK

NEGUKO BI ERREFORTZU GEHIAGO LESIOEN BOLADA OKERRARI AURRE EGITEKO

Kerman Sukiari Jon Merino eskuin hegalekoa eta Borja Lopez de Aguileta aurrelaria gehitu zaizkio neguko merkatuaren itxieran

Josean Saiz Cebrian

Lehen itzuli honetan taldea kolpatu duen lesio boladak lehen taldeko plantilla murriztuta utzi du eta ondorioz, kluba neguko merkatuan mugitu behar izan da jokalari berrien bila. Lehen fitxaketa Jon Merino Crespo donostiarra da, 19 urtekoa (2003/3/3), eskuin hegaleko atzelaria, Beasain KEra Realetik utzita heldu dena. Aurreko denboraldian 3. RFEFean jokatu zuen Pasaian utzita, eta denboraldi honetan 2. RFEFko Real Sociedad C taldean jokatu du. Eneko Cortesen eta Iban Balerdiren lesioekin, biak eskuin hegalekoak, taldeak hutsune garrantzitsua beteko du Jonekin.

Jon Merino

Bigarren fitxaketa Borja Lopez de Aguileta Martinez 24 urteko aurrelari gasteiztarra da (1998/11/24), San Ignacio, Sodupe eta Amurrio taldeetan aritutakoa azken urtetan, besteak beste. Kerman Sukia lazkaotarrarekin batera, hiru izan dira Beasainek neguko merkatuan egin dituen fitxaketak.

Borja Lopez de Aquileta

Denboraldiaren bigarren zatiari aurre egiteko taldea indartzeko jokalariak izatea espero da, helburu argi batekin: sailkapen-taulako beheko postuetatik irtetea eta bigarren itzuli on bat egitea denboraldi on bat osatzeko.

Ongi etorri Jon eta Borja!