ALBISTEAK

PORROTA ETA JAITSIERA OURENSEN

Josean Saiz

Hau da inoiz egin nahi izan ez dudan kronika. Loinatzen hutsean berdindu ondoren, mailari eusteko lehia Ourensen jokatu zen. Partida orekatua, etxekoen nagusitasuna lehen zatian, baina gure defentsak eta atezain bagoilariak ondo eutsi zioten erasoari. Gure aukerarik onena Zubillagaren jaurtiketa bat izan zen, gutxigatik kanpora joan zena.

Bigarren zatiaren hasieran korner batetan sartu ziguten golak dena maldan gora ipini zuen. Minutu zailak izan ziren eta etxekoek partidua erabakita uzteko aukera izan zuten, baina eutsi egin genion eta luzapena jokatzeko aukera emango zigun gola egiten saiatu ginen. Azken-aurreko kornerrean izan genuen aukera hori, baina baloia ez zen sartu, eta epaileak amaiera adierazi zuenean, mailaz jaitsi ginela jabetu ginen.

Denboraldi hasieratik, lesioek taldeari kalte eginez eta jardunaldi bakoitzean plantilla murritzarekin, taldeak ahalegin itzela egin du eta helburua lortzetik gertu egon da. Baina ez da posible izan. Hirugarren RFEFra itzuli gara.

AUPA BEASAIN!!!!