BERRIAK

ABIAN KATEGORIA BERRIRAKO

Abuztuaren 1eko arratsaldean, ostirala, Loinatzen, gure lehen taldea aurkeztu eta 2025-26 denboraldirako 2. RFEFean hasteko lehen prestakuntza saioa burutu zuen. Zalantzarik gabe erronka zoragarria eta oso zaila baita. Hasteko, atzerapen pixka batekin goaz gainerako taldeekiko, eta prestakuntzan aste bateko edo biko aldea dugu. Kontuan izan behar da Beasainek gainerakoek baino sei aste beranduago amaitu zuela lehiaketa, bere egoera berean zeudenak edo 1. RFEF mailara igotzeko kanporaketak jokatu zituztenak izan ezik. Gure taldeak hiru kanporaketa gainditu...
Gehiago irakurri

DEBORALDIARI AGUR 2. RFEFEKO TALDEA ZEIN IZANGO DEN EZAGUTUTA

Datorren denboraldirako suertatu zaigun 2. RFEF-ko multzoaren aipamenarekin hasiko gara. 90 talde guztira, eta bost multz bakoitza 18 taldez osatuta. Urduritasuna, espekulazioak eta, jakina, maila oso altuko talde lehiakor batera garamatzan azken emaitza. Baina ikuspegi ekonomikotik alternatiba askoz ere larriagoak bazeuden. Iazkora itzultzea ez zen aukera txarra. Beasain II. multzoan kokatu zen gainerako euskal taldeekin (Real Union, Eibar B, Basconia, Sestao River, Amorebieta, Gernika eta Alaves B), nafarrekin (Tudelano, Mutilvera), errioxarrekin (Naxara, Alfaro, UD Logroñes,...
Gehiago irakurri

2.RFEF-ERA ITZULI GARA

3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko finaleko itzuliko partida Beasain 2-0 Cortes (Pita, Bengo) Hiru urte geroago, Beasain KE taldearen lehen taldea 2. RFEF mailara itzuli da. Garaipenarekin, bi eta huts, joaneko partidan Cortesen golegile izan ziren jokalari berberekin, Beasainek igoera erdietsi zuen bere publikoaren aurrean. Gainezka zegoen Loinatz Udal Futbola zelaia, Cortes CDren jarraitzaile asko bertan zirela. Lehen zatian Beasainek jokoaren kontrola izan zuen, baina arrisku gehiagorekin iristea falta izan zitzaion. Gogor aritu...
Gehiago irakurri

ABANTAILAREKIN LOINAZKO PARTIDA ERABAKIGARRIRAKO

Larunbatean 18:00etan jokatuko den partidarako sarreren aldez aurreko salmenta Loinazen egingo da asteazken eta ostegun honetan 19:00etatik 20:00etara 3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko finaleko joaneko partida Cortes 1-2 Beasain (Bengo, Pita) Larunbat arratsaldea, bero itzela, ekaitza bigarren zatian eta sarrera ona Xabierko San Frantziskoren zelaian, jarraitzaile txuri-urdin ugarirekin. Cortes Beasaindik nahiko urrun dagoen arren, ia Aragoiko mugan, gure jarraitzaileak taldearekin egon ziren. Partida ez zen ondo hasi, zelai erdian baloia galdu ondoren, epaileak...
Gehiago irakurri

BENGOREN GOLAK IGOERA LORTZEKO FINALERAKO TXARTELA EMAN DU

3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko bigarren kanporaketako itzuliko partida Portugalete 0-1 Beasain (Bengo) Igande arratsaldea, La Florida betea eta gogoan geratzen diren partida handi baten itxura. Lehen zatiak espero zenari erantzun zion. Partida oso taktikoa izan zen, espazio gutxi, eta zaila zen aurkariaren areara iristea. Kontrola Porturena izan zen gehiago, baina defentsak eta Martinek ez zieten ia zirkinik ere utzi. Erasoan Pitak izan zuen aukera garbia bigarren minutuan, baina Ibonek gelditu egin zuen...
Gehiago irakurri

LA FLORIDAN ERABAKIKO DA

Klubak autobusa jarriko du zaletuentzat Portugaletera joateko, bidaia pertsonako 7 euroan, joan behar dutenek asteazken honetan, hilak 4, izena eman beharko dute 19:00etatik 20:00etara, Loinazen 3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko bigarren kanporaketako joaneko partida Portugalete 1-1 Beasain (Sansi) Larunbat arratsalde sargoritsua Loinazen, jendez gainezka harmailak, izan ere Porturen jarraitzaile ugari etorri ziren Beasainera. Lehen ordu erdian ezer gutxi gertatu zen, bi taldeek arriskurik hartu gabe jokatu zuten. Atsedenaldira iritsi aurreko azken 15 minutuetan...
Gehiago irakurri

OFIZIOZ AURRERA ATERATAKO KANPORAKETA

Infantil Handi Mailako taldea bere kategoriako kopako txapelduna izan da 3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko lehen kanporaketako itzuliko partida Leioa 1-3 Beasain (Bengo, Pita, Lizaso) Itzulerako partida Sarrienan, gure lehen taldea Bengok joanekoan Loinazen sartutako golaren abantailarekin hasi zen. Azkar jarri zen partida alde, hirugarren minutuan Bengok gola sartu eta markagailuan aurrea hartu genuen. Hamaseigarren minutuan, ordea, Ieltxuk berdinketa jarri zuen markagailuan. 34. minutuan Markel Pitak berriro aurretik jarri gintuen atsedenaldira joateko. Une...
Gehiago irakurri

GUTXIENEKO ALDEA ITZULERAKO PARTIDARAKO

3. RFEF IV. multzoa: 2. RFEFera igotzeko lehen kanporaketako joaneko partida Beasain 1-0 Leioa (Bengo) Igande eguerdian Loinatzen, bero handiarekin eta Leioako jarraitzaileen presentzia handiarekin jokatu zen Beasain eta Leioaren arteko kanporaketako lehen neurketa. Partida orekatua eta oso lehiatua izan zen, eta 25. minutuan balantza Beasainen alde makurtu zen. Julen Zubillagak ateratako kornerra lehen zutoinean errematatu zuen Ander Bengoetxeak baloia zuzenean atean sartuz. Golak on egin zien txuri-urdinei, eta bisitarien ate ingurura hainbat hurbilketa izan...
Gehiago irakurri

AMAIERA SURREALISTA

3. RFEF IV. multzoa: Urduliz 0-0 Beasain Ligako azken partida, Urdulizen (partidaren hasieran ia jaitsita eta amaieran jaitsita zegoen taldea) eta Beasainen artekoa, hirugarren edo laugarren izatea jokoan zuena. Behin betiko laugarren izango da eta Leioa izango du aurkari igoera lortzeko playoffean. Lehen zatiari buruz gutxi dago esateko. Etxekoek aukera oso argia izan zuten, Agirrek ondo atera zuena, gure atezaina izan baitzen larunbat honetan, eta Iriondori egindako penalti oso argia, epaileak adierazi nahi izan ez...
Gehiago irakurri

GARAIPEN MOTZA BAINA NAHIKOA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Lagun Onak (Ibargoien) Bi zati oso desberdinetako partidua. Lehen zatia oso ona, gure lehen taldeak jokoa kontrolatu zuena, eta 27. minutuan Ibargoienek sartutako golaz gain, aldea handitzeko aukera onak izan zituen, bereziki Beñatek izandako bat. Baina atsedenaldira bat eta hutsekoarekin joan ginen. Bigarren zatia ezberdina izan zen, Beasainen joko ona desagertu egin zen eta azpeitiarrak izan zuten partidaren kontrola, aukera argirik gabe, baina bagoilariek partida kontrolpean izateko aukera urrun...
Gehiago irakurri

BEASAINEK EZIN IZAN ZUEN ALAVÉS C MENDEAN HARTU

3. RFEF IV. multzoa: Alaves C 3-2 Beasain (Bengo, Beñat) Ez zen erraza izan, bagenekien. Alavesen bigarren filialaren bigarren itzulia oso ona izaten ari da. Oso indartsu irten ziren eta berehala jarri zituzten bi gol markagailuan. Hirugarren minutuan Izei Hernandezek ustezko jokoz kanpo egoeran 1 eta 0ekoa jarri zuen markagailuan. 16. minutuan Iñaki Saenz de Viterik bigarren gola sartu zuen. Dena maldan gora jarri zen. Etxekoen azkartasunak, presio handiak eta bertikaltasunak kalte handia egiten ziguten....
Gehiago irakurri

BIGARREN POSTUAREN BILA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Derio (Beñat Eizagirre, Julen Zubillaga) Asteazken Santuko arratsaldea, hotza eta euria Loinazen. Derio ikusteko harmailetan sarrera ona talde bisitariaren jarraitzaileen presentziarekin. Taldeari lehen ordu laurdenean kosta zitzaion, Derio zelaian oso ondo jarrita bait zegoen. Ez zegoen espaziorik eta baloiaren zirkulazioa motela zen, zelai erdian galdutako baloi baten ondoren ere susto ederra egon zen gure atean. Baina hamaseigarren minutuan, Beñaten banakako jokaldi bikainean, bat eta hutsekoa iritsi zen. Hortik aurrera,...
Gehiago irakurri

BEASAIN PLAYOFFETAKO TALDEA DA MATEMATIKOKI

3. RFEF IV. multzoa: Santurtzi 1-3 Beasain (Beñat -2-, Lizaso) Arrigorriagako garaipenaren ondoren, gure lehen taldea San Jorgera joan zen berriro, oraingoan, Santurtziren aurka jokatzeko. Santurtzi jaitsiera saihesteko borrokan ari da, eta emaitza bolada onean iritsi zen. Lehen zatian, 5-4-1 sistemarekin atzean sartuta zegoen aurkariaren aurrean, bagoilaria erabat nagusi izan ziren jokoan, aurkariaren areara dezente iritsita, bi gol sartu zituzten. Lehenengoa 24. minutuan, Markel Pitaren erdiraketa batean, Beñat Eizagirrek bigarren zutoinean sare barrura bidalita. Eta...
Gehiago irakurri

SANTO CRISTOKO KONKISTA

3. RFEF IV. multzoa: Padura 0-1 Beasain (Zubillaga) San Kristo bezalako zelai batean ez zen partidu erraza izatea espero, Padurak mailari eusteko azken aukeretako bat baitzuen jokoan, eta gogoan Loinatzeko partida, luzapenean irabazitakoa. Taldea ondo sartu zen partidara eta lehen hogei minutuak onak izan ziren. Egia da, Markel Pitaren aukera bakarrik izan zela oso argia. Hortik atsedenaldira arte partida parekatu egin zen, zehaztasun falta gehiago egon ziren eta kosta egiten zen aurkariaren areara iristea. Atsedenaldia...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.