3. MAILAKO TALDEA AURKEZTEN DA

Bost asteko aurre denboralida burutuko du Riberaren taldeak eta tartean prestakuntzarako bost partidu jokatuko ditu   Oraingoz eta plantilla itxi gabe badago bost jokalari berri izango dira aurre denboraldia hasiko dutenak eta bajei dagokionez sei izango dira taldea utzi dutenak Jose Luis Ribera entrenatzaile berriaren aginduetara hasi du hirugarren mailako taldeak aurre denboraldia. Plantilla oraindik...
Gehiago irakurri

DONOSTI CUP ORLANDO ETA BEASAIN ANAIKIDETUTA

Donosti Cup txapelketa dela eta EEBBtako Florida estatuko Orlandotik “Forza Orlando SA” izeneko mutilen alebin talde bat izango da bihar ekainaren 30an Beasainen. Iaz txapelketa berean alkarren aurka jokatu ondoren sortutako adiskidetasunetik, aurten Beasainera gonbidatu du BEasain KEk Orlandoko taldea. Goizetik izango dira estatubatuarrak Beasainen. Antolatu den atezainen arteko aurrez aurrekoan hartuko dute parte talde...
Gehiago irakurri

JOSE LUIS RIBERA IZANGO DA BEASAINGO HIRUGARREN MAILAKO ENTRENATZAILE BERRIA

Zuzendaritza taldeko ordezkariek azken astean berarekin izandako bileren ondotik baiezkoa eman dio entrenatzaile azkoitiarrak Beasain KEri Taldea nagusiaren ardura izango du eta bihar ekainaren 8an arratsaldeko 18:00etan aurkeztuko du talde beasaindarrak Loinatz futbol zelaian. Azken asteetan Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritza taldeko ordezkariek Riberarekin izandako bilerek eman dute espero zen emaitza. Egin zioten eskaintzari erantzuna ematea...
Gehiago irakurri

BAZKIDEEN BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Urteroko legez, 2017/2018 denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak, bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatzen du. Bertan denboraldi amaitu berriaren balorazio orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguna: ekainaren 13a, asteazkena. Tokia: Caja Laboral Kutxako bulegoetan (Urbialde plaza), Beasain. Ordua: 19:30tan Eguneko gai-zerrenda: Agurra Txosten ekonomikoa Kirol balorazioa Besteak Galde-erreguak  

ALEBINAK – FROGAK

Datorren denboraldiari begira, Beasain Kirol Elkarteak alebin mailako taldeak osatzeko jokalarientzako frogak burutu behar ditu. Hori dela eta, 2007an jaiotako gaztetxoei, Igartza futbol zelaira etortzeko deialdi irekia egiten die. Entrenamenduak egun eta ordutegi hauetan burutuko dira: Ekainaren 12a asteartea eta ekainaren 14a osteguna. Ordutegia, 17:00etatik 19:00etara

URTZI ARRONDOK HIRUGARREN MAILAKO ENTRENATZAILE KARGUARI UTZI DIO

Zuzendaritza taldeak Beasainen egindako lana eskertu eta zorterik onena opa dio bere kirol ibilbide berrian Orain arte hirugarren mailako entrenatzailea izan den Urtzi Arrondok entrenatzaile kargua uzteko erabakia jakinarazi ondoren, Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak klub osoaren izenean bere esker ona adierazi nahi dio. 2014an hartu zuen maila goreneko taldearen gidaritza eta harrezkero gaurdaino egindako lan bikainak...
Gehiago irakurri

2017-2018 DENBORALDI BIKAINA INFANTIL MAILAKO NESKAK

Astebukaera hontan bukaera eman zitzaion infantil mailari. Denboraldi oso positiboa izan dela esan daiteke, hiru taldeek sentsazio onak utzi baitituzte. Lehen fasearen amaieran, parte hartutako hiru taldeetako biek txapeldunen  fasean jokatzeko txartela lortu zuten, hirugarrenak, aldiz, gutxigatik ez zuen lortu eta kopa jokatzeko sailkatu zen. Goierri Gorri B Koparako sailkatu zen, kopan multzoko txapeldun geratu...
Gehiago irakurri

BEASAIN-LAGUN ONAK PARTIDUA KLUBARI LAGUNTZEKO EGUNA

Sarrera orokorrak 10, bazkideak eta erretiratuak 8 eta bazkide erretiratuak 6 euro ordaindu beharko dituzte Larunbat honetan, arratsaldeko 18:30etan hasiko da Loinaz futbol zelaian asteburuan jokatuko den 3. Mailako partidurik interesgarrienetako bat. Etxeko taldeak, Beasainek, Azpeitiako Lagun Onak taldearen bisita jasoko du, gipuzkoarren arteko lehia beraz, eta beasaindarrentzat bigarren B mailara igo ahal izateko aukera...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.