FUTBOL ESKOLA OHARRA

Datorren denboraldiari begira, Beasain Kirol Elkarteak Futbol Eskolako taldeak osatzeko jokalarientzako frogak burutu behar ditu. Hori dela eta, 2008an jaiotako gaztetxoei, Igartza futbol zelaira etortzeko deialdi irekia egiten die. Entrenamenduak egun eta ordutegi hauetan burutuko dira: Ekainaren 11a asteartea eta ekainaren 13a osteguna. Ordutegia, 17:30etik 19:00etara   Eskerrik asko

NAZIONAL LIGAKO JUBENILEN TALDEAK AZKEN PARTIDUAN ERABAKIKO DU MAILARI EUTSIKO DION

Larunbatean Loinatz futbol zelaian 17:30an hil ala biziko partidua jokatuko du S.A.N.S.E.ren aurka horregatik klubak zale guztien laguntza eskatzen du taldea babestu eta bultzatzeko Beasain Kirol Elkarteako nazional ligako taldeak ligako azken partiduan erabakiko du mailari eutsiko dion edo ez. Horretarako ezinbestekoa zaio garaipena lortzea. Hil ala biziko partidua izango da Xabier Cortesek entrenatzen dituen...
Gehiago irakurri

BEASAIN-ORDIZIA DERBIA KLUBARI LAGUNTZEKO EGUNA

Hirugarren mailan Goierritarren arteko derbia klubari laguntzeko eguna izendatu du Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak Larunbatean, abenduak 1, arratsaldeko 17:00 hasiko da partidua eta aurretik bi taldeek atxikimendua adieraziko diote Euskaraldiari Sarreren prezioak hauek izango dira: orokorra 15€, jubilatuak eta bazkideak 10€ eta bazkide jubilatuak 6€, sarrerak aldez aurretik salgai egongo dira Xerbera taberan eta Igartza...
Gehiago irakurri

BeFF2018 – BEASAIN KE-ren denboraldi hasierako festa: Futbola herrira

Izenemate kopuru handiena aurtengo edizioan 680 haurrek eman dute izena 3 x 3 futbol partiduak jokatzeko, inoiz eman den parte hartzerik handiena gaurdaino Beasain Kirol Elkarteak bere maila guztietako taldeak aurkeztuko ditu hiru egun iraungo dituen festan eta jolasak, otorduak, zozketak, zuzeneko irratsaioa eta paella erraldoi batek osatuko dute “futbola herrira” lelopean antolatzen den egitaraua....
Gehiago irakurri

Beasain KEren 3. mailako taldea aurkeztu da

Bost asteko aurre denboraldia burutuko du Riberaren taldeak eta tartean prestakuntzarako adiskidantzazko bost partidu jokatuko ditu. Oraingoz eta taldeko jokalarien zerrenda itxi gabe badago ere sei jokalari berri izango dira aurre denboraldia hasiko dutenak eta bajei dagokionez sei izango dira taldea utzi dutenak. Jose Luis Ribera entrenatzaile berriaren aginduetara hasi du hirugarren mailako taldeak aurre...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.