FUTBOL ESKOLA: DEIALDIA
OHARRADatorren denboraldiari begira, Beasain Kirol Elkarteak Futbol Eskolako aldeak osatzeko jokalarientzako frogak burutu behar ditu. Hori dela eta, 2010an jaiotako gaztetxoei, Igartza futbol zelaira etortzeko deialdi irekia egiten die. Entrenamenduak egun eta ordutegi hauetan burutuko dira: Ekainaren 2an eta 9an.Ordutegia, 18:30etik 19:45era Eskerrik asko
BEASAIN KE LIVE
Covid 19ak eragindako pandemiaren ondorioak direla eta, partida guztiak ateak itxita ari dira jokatzen. Beasain KEk erregional gorengoa eta hirugarren mailako taldeetako etxeko partidak Loinatzen zuzenean ikusteko aukera eman du klubaren Youtubeko kanalaren bidez:
Beasain Kirol Elkarteak bere masa sozialaren laguntza eskatu du
Egiturazko gastuek behartuta, urteko kuota kobratuko die bazkideei, eta gastu finkoaren zati proportzionala jokalariei. Osasun-krisiak zalantza eragin arren, talde guztien entrenamenduak hasi dira. Covid 19ak bete-betean eragiten jarraitzen du klubaren egunerokotasunean eta ohiko jardueren garapenean; bai kirol mailan, bai arlo ekonomikoan. Ahal den neurrian eta federazioaren eta osasun agintarien irizpideak jarraituz, Beasain KEak talde guztien... Gehiago irakurri
Christian Guijarro fitxaketa berria
Hirugarren mailako taldea fitxaketa berria egin du neguko merkatuan. Christian Guijarro andoaindarra izango da kamiseta txuri-urdina jantziko duen jokalari berria. 2.B mailako Leioa taldetik dator eta Ordizian, Pasaian eta Tolosan jokatzen aritua da. Hegaleko jokalaria da eta punta erdian ere ongi moldatzen da. Aupa Beasain!!
Igor Gordobil da lehen taldeko entrenatzaile berria
Entrenatzaile arrasatearrak gaurtik aurrera zuzenduko du hirugarren mailako taldea. Taldea suspertu eta bultzada berri bat ematea izango da arduradun berriaren eginkizun nagusia. Igor Gordobil izango da gaurtik aurrera Beasain Kirol Elkarteko lehen taldearen gidaria. Atzo itxitako akordioaren ondotik Arrasateko entrenatzaileak baiezkoa eman dio Beasain KEren eskaintzari eta gaur bertan hasiko da taldea zuzentzen. Epe finkorik... Gehiago irakurri
Jose Luis Riberak Beasain KE-ko entrenatzaile izateari utzi dio
Zuzendaritzak eta entrenatzaile Azkoitiarrak adostasunez, bart iluntzean izandako bileraren ondotik hartutako erabakia izan da. Beasain KE-ak bihotzez eskertzen du Riberak azken hiru denboraldietan egindako lan eskerga, erakutsitako konpromisioa eta giza-jokabidea. Bere ordezkoa nor izango den oraindik ez dauka erabakita zuzendaritza beasaindarrak. Hirugarren mailako taldearen entrenatzaile karguan ez du jarraituko Jose Luis Riberak. Bart egindako bileran,... Gehiago irakurri
AFORO MUGATUA ETA BABES NEURRIAK DENBORALDIA HASTEKO
Hirugarren mailako 2020-2021 denboraldiari hasiera emango zaio larunbat honetan Loinatz Udal Futbol zelaian. Beasain KEko lehen taldeak Somorrostro talde bizkaitarraren bisita jasoko du. Partidua arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Ikusleak zelaira sartu ahal izango dira baina segurtasun eta babes neurri bereziak hartuta. Une ezohikoa bizitzen ari gara. Covid-19ak eragindako pandemiak gizarte gisa ahulak garela erakutsi du,... Gehiago irakurri
Covid 19ak eragindako denboraldiaren balorazio positiboa urteko batzar orokorrean
Bazkideei esker, alderdi ekonomikoa positiboan itxi zen. Kirol arloari dagokionez, baja eta alten artean, hirugarren mailako taldeak dozena erdi jokalari aldatuko ditu. Jende gutxirekin, ohi bezala, eta modu positiboan bukatu zen Beasain KEren urteko batzarra. Derrigorrezko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri zorrotzekin burutu zen ohiko urteko batzarra. Zuzendaritzak aurreko aktaren irakurketa, txosten ekonomikoa eta kirol-balorazioa zituen aztergai eguneko gai-zerrendan, galde-erreguen atalera... Gehiago irakurri
Deialdi 2019-20 Batzar Orokorrerako
Honen bidez, hitzordu honen deialdi zabala egitea eskatzen dizuegu: Urteroko legez, 2019/2020 denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak, bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatzen du. Bertan denboraldi amaitu berriaren balorazio orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguna: ekainaren 30a, asteartea. Tokia: Caja Laboral Kutxako bulegoetan (Urbialde plaza), Beasain. Ordua: 19:30tan Eguneko gai-zerrenda: Agurra Txosten ekonomikoa Kirol balorazioa Besteak Galde-erreguak
Bazkide kuoten itzulera denboraldia bertan behera geratu ostean
Futbol Eskola eta oinarrizko futbol taldeetako jokalarien kuotekin ere berdina egingo da Koronabirusaren pandemiak lehiaketa guztien behin betiko etetea ekarri du. Halaxe adierazu dute ofizialki erakunde eta federazioek. Egoera eta ondorioz erabaki honek zuzen zuzenean eragin dio klubaren ekonomiari. Gainera, gure etorkizun hurbila nolakoa izango ote den zalantza gehitzen badiogu, egoera oso zailean gaudela ziurta dezakegu. Zaila... Gehiago irakurri