Maila berrian duen onena emateko asmoz aurkeztu da Beasain KE-ren lehen taldea
20 urteren ondoren berriz lehiatuko da 2. RFEF mailan. Iazko blokea mantenduz egingo dio aurre erronka nagusiari; mailari eustea Igoeran ospakizunak atzean utzita, gogotsu eta ilusioz aurkeztu da Beasain KEko lehen taldea Loinatz udal futbol zelaian. Bertaratuen artean, zuzendaritza, talde teknikoa eta jokalariak. Lanerako gogoz kategoria berriari ekiteko irrikitan agertu dira guztiak. Atzean utzita igoera... Gehiago irakurri
EKONOMIA ETA KIROL ARLOETAN EMAITZA POZGARRIA
Datorren denboraldiari begira, aurrekontuak gora egingo du, lehen taldearen kategoria igoera dela eta; beraz, batzarrak aho batez onartuta, abonuaren kuotak igoko dira Lehen taldea 3 mailatik 2. RFEF mailara igo izanak sekulako arrakasta suposatu duela jakinik burutu zuen Beasain KE-k urteko Ohiko Batzarra. Aurkezpena egin ondoren, joan den ekitaldiko Urteko Ohiko Batzarraren akta irakurri eta... Gehiago irakurri
DENBORALDI AMAIERAKO BAZKARIA ETA SARI BANAKETA
Beasain KE-k denboraldi amaierako bazkaria egin zuen ohiko moduan Gernika pasealekuko frontoian. Bertan klubaren egiturako 11 taldeetako jokalari disziplinatuenak, erregularrenak eta golegile nagusiak garaikurrak jaso zituzten. Bazkari eta ekitaldi osoko irudiak hemen ikusi daitezke: https://photos.app.goo.gl/k43NPSGspaf78wcHA Sarituen zerrenda:
URTEKO BATZAR OROKORRA
Urteroko legez, 2021/2022 denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak, bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatzen du. Bertan denboraldi amaitu berriaren balorazio orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguna: ekainaren 29a, asteazkena.Tokia: Beasaingo udaletxeko batzar aretoa.Ordua: 19:30tanEguneko gai-zerrenda:● Agurra● Txosten ekonomikoa, 2021ekoekitaldia● Kirol balorazioa● Besteak● Galde-erreguak Beasain KEko zuzendaritza batzordea
GIPUZKOAKO I. FUTBOL SARIEN EDIZIOAN SARITUAK
Beasain KE saritu dute 1go Gipuzkoako Futbol Sarien edizioan 2. RFEF-ra igotzeagatik. Unai Zurutuza gure Kirol Zuzendariak jaso du saria. Sarituak izatea oso garrantzitsua eta da azpimarratzekoa da, ondo egindako lanaren erakusgarri.
ETA ORAIN BIGARREN TALDEAREN IGOERA
Vasconia garaitzen badu, igoera zuzena lortzeaz gain erregional gorengo mailako txapeldun izateko finalerako txartela lortuko du Larunbatean, 17:30ean, Loinazen, gure Erregional Gorengo taldeak hitzordua du historiarekin. Vasconiaren aurka Ohorezko Dibisiora igotzeko itzuliko partidua jokatuko du Loinazen. Joaneko partiduan emaitza huts eta huts izan zen Donostiako Puio zelaian. Loinatz bete behar dugu gure jokalariak animatuz garaipen... Gehiago irakurri
IGOERA 20 URTE GEROAGO
Beasain nagusitasunez gailendu zitzaion Txantreari 3-0 azken kanporaketan Hamaikakoak Beasain: Arteche, Arza, Etxebaguren, Eguren, Sansi, Cristian, Ituarte (Lafu), Claver (Aizpurua), Lorea (Eizmendi), Pita (Beñat), Ximon (Orbe) Txartel horiak: Ximon, Beñat, Claver Txantrea: Navarro, Barrachina (Gorka), Ekiza, Iragui, Astrain, Sola (Yago), Julen Goñi, Lezaun (Oihan), Galdeano, Adrien Goñi (Beñat), Alcuaz (Eleder) Txartel horiak: Iragui, Julen Goñi,... Gehiago irakurri
BEASAIN-TXANTREA: AZKEN URRATSA IGOERA LORTZEKO
Partidua igande honetan goizeko 12:00etan jokatuko da Madrilen Las Rozasen Klubak autobusa antolatu du zaletuentzat, bidaia eta partidurako sarrera 25 euroan izango da eta Xerbera tabernan izena eman beharko da 2.RFEFera igotzeko azken urratsa Madrilen eman beharko du BeasainKE-ko lehen taldeak. Aurkaria Txantrea talde nafarra izango da. Hitzordua, datorren igandea, maiatzak 22, eguerdiko 12:00etan Dehesa... Gehiago irakurri
BEASAINEN IGOERAKO AZKEN GELTOKIA MADRILEN
Cristian Sanzen golari esker aurreratu ziren beasaindarrak, baina atsedenaldirako berdinketa lortu zuen talde jarrilleroak Beñat Eizagirrek luzapenean sartutako golak, Zubietara joandako ia mila zale beasaindarren poza piztu zuen BEASAIN KE Artetxe; Arzamendi, Etxabeguren, Eguren, Sansinenea; Claver (Alain Eizmendi, 60. min), Ituarte, Sanz, Lorea; Aranguren (Aizpurua, 82. min), eta Pita (Eizagirre, 57. min). PORTUGALETE Ibon González;... Gehiago irakurri
BEASAIN-PORTUGALETE BIGARREN KANPORAKETA ZUBIETAN JOKATUKO DA
Partidua igande honetan goizeko 11:30ean jokatuko da Realaren instalakuntzetan eta zelaia beasaindar zaletuz betetzea da asmoa Autobusa eta sarrerak eskuratzeko Xerbera tabernan izena eman beharko da; autobusak eta sarrerak bosna euro balioko dute Klubeko partaide direnek eta 18 urtez azpikoek autobusa bakarrik ordaindu beharko dute 2º RFEFera igotzeko lehen kanporaketa gainditu ostean bigarrenari ekingo dio... Gehiago irakurri