IGOR GORDOBIL ETA AITOR LOREA GOLSMEDIA SARIETAKO ENTRENATZAILE ETA JOKALARI ONENA IZATEKO HAUTAGAIAK

Azaroaren 7an Las Rozasen egingo den galan emango dira ezagutzera sarituak Josean Saiz Cebrian Gure kluba zorionekoa da. Joan den ikasturtean 2 RFEFera igotzea lortu zen denboraldi bikaina burutu ondoren. Arrakasta horren isla da Igor Gordobil entrenatzailea eta Aitor Lorea aurrelaria, hurrenez hurren, Golsmedia sarietan entrenatzaile onena eta jokalari onena izateko aukeratuak izatea. Azaroaren 7an...
Gehiago irakurri

GIJONGO SPORTING IZANGO DA BEASAINEN AURKARIA KOPAN

Lehen mailako talde historikoa, orain bigarren mailan, azaroaren 12 edo 13an partidu bakarrera jokatuko du Loinazen errege kopako kanporaketa Josean Saiz-ek Astelehen eguerdian, urriaren 24an, 2022-23 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketa zozkatu da. Zozketa horretan zegoen gure Beasain. Zoriak, gure aurkaria Espainiako futbolean talde historikoa den Gijongo Sporting izatea erabaki du. Kopak oroitzapen onak dakarzkigu;...
Gehiago irakurri

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ETXETIK KANPO

Josean Saiz-ek Igande arratsaldeko bostetan La Molineta zelaian zen hitzordua. Gure taldea murriztu zihoan, B taldeko 3 jokalariekin eta Gazte Mailako beste batekin deialdia osatuz. Aurre denboralditik lehen taldea lesioek gogorki kolpatzen jarraitzen duten egoera latzean. Hitzordua garrantzitsua zen erabat, sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko. Taldea partida ona egiteko eta puntuak etxera ekartzeko jabetuta irten...
Gehiago irakurri

NAZIONAL MAILAKO JUBENILA LIDER

Josean Saiz-ek Gazteen Liga Nazionaleko laugarren multzoan, partida bat nabarmentzen zen besteen gainetik asteburu honetako karteldegian. Sarrienan Leioak Beasain, bigarren sailkatua, hartzen zuen. Partida espero bezala zirraragarria izan zen. Bagoilariek aurrea hartu zuten Urtzi Aranbururen golarekin, baina Jakes Alustiza atzelari txuri-urdinaren kanporaketak (26. minutuan) eta Leioak lehen zatiko azken txanpan sartutako bi golek, bigarren zati...
Gehiago irakurri

LEHEN TALDEAREN LEHEN GARAIPENA IRITSI DA

Josean Saiz Denboraldi hasiera benetan zaila izan da gure lehen taldearentzat, izandako baja ugariek talde ahuldu bati dute. Pasa berri den bosgarren jardunaldian Cirbonero hartu dugu Loinazen, baina ikus dezagun aurretik nola hasi den liga gure lehen taldearentzat. Lehen jardunaldian Iruñako Donibane hartu genuen Loinazen, bero itogarrian jokatutako partida, hasi bezala amaitu zena, hutsean. Emaitza...
Gehiago irakurri

IGARTZAK INSTALAZIOAK HOBETU ETA BELAR BERRIA ESTREINATUKO DU

Ohorezko kadeteak, Ordiziaren aurka jokatuko duen derbian estreinatuko du belar berria larunbatean goizeko 11etan Josean Saizek Asteburu hau ez da asteburu bat gehiago familia txuri-urdinarentzat inondik inora, oso egun garrantzitsuak dira Beasain KErentzat. Igartzako gure zelaiaren berrinaugurazioaz ari gara, hain zuzen ere gure Ohorezko Kadete mailako taldeak larunbatean goizeko 11etan Ordiziako taldearen aurka jokatuko duen...
Gehiago irakurri

NAZIONAL MAILAKO JUBENILAREN GARAIPEN HISTORIKOA LEZAMAN

Lehen zatian aurreratu ziren zuri-gorriak baina bigarren zatian Barandiaran, Carreño eta Ibañezen golei esker hiru puntuak Beasainera ekarri zituzten Josean Saiz Bi jardunaldi jokatu ondoren, gure Jubenil Nazionalarentzat denboraldi hasiera izan denaren azterketa laburra egingo dugu, batez ere joan den larunbatean Lezaman lortutako garaipen historikoarekin. Loinazen hasi zen denboraldi hau, Indartsu hartuta, gure antzeko maila...
Gehiago irakurri

ASTEBURU HONETAN DENBORALDIARI EKINGO DIOTE HARROBIKO TALDE GEHIENEK

Josean Saiz Cebrían Gure lehen taldeak txapelketako lehen bi jardunaldiak jokatu ditu, hutsean berdinduz biak (Loinazen, Donibane – San Juanen aurka, eta Lizarran, Izarraren aurka) eta Nazional Jubenilak, Loinazko estreinaldian Basauriko Indartsu taldearen aurka 2-0 irabazita. Asteburu honetan aldiz, lehiaketari hasiera emango diote gure harrobiko talde gehienak, hala nola, Gorengo erregional edo Preferentea, Ohorezko Jubenilak,...
Gehiago irakurri

JUBENIL NAZIONALAK BASAURIKO INDARTSU TALDEAREN AURKA ESTREINATUKO DU LIGA

Taldeak debuta egingo du larunbat honetan, 16: 00etan, Loinazen, eta garrantzitsua da zaleen babesa izatea Josean Saizek Aurredenboraldi zail eta gogor baten ondoren, gure Jubenil Nazionala prest dago denboraldiari aurre egiteko. Gazte Liga Nazionaleko 4. multzo honetan gurekin dauden taldeen maila izugarria da eta. Hauek dira gure aurkariak: Antiguoko B, Arrupe Chaminade, Athletic B, Barakaldo,...
Gehiago irakurri

LEHEN TALDEA PREST IRITSIKO DA 2. RFEFEKO ESTREINALDIRA

Emaitzek lagundu ez badute ere, taldeak azaldutako sentsazioak oso onak izan dira, eta hamaikakoan jokalari garrantzitsu batzuk lesionatuta egon arren, taldea prest iritsi da lehen hitzordura Josean Saiz Aurre denboraldiko partidak Zubietan izan zuten hasiera, Sanseren -Realaren lehen filiala- aurka. Proba ona izan zen, eta hutsean amaitu zen lehia. Lau egun geroago, Vitoria Eibarren filiala...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.