IGOR GORDOBILEK EZ DU LEHEN TALDEA ZUZENTZEN JARRAITUKO
Josean Saiz Beasain KEk eta Igor Gordobilek euren arteko harremana eteko erabakia hartu zuten atzo, asteazkena. Honela bada, Igor Gordobilek eta Unai Etxeberriak -bigarren entrenatzaileak- agur esan diote lehen taldeari. 2021eko urtarrilean Jose Luis Riberak Beasaingo entrenatzaile kargua utzi ondoren, Igor Gordobilek hartu zuen Beasaingo lehen taldea zuzentzeko ardura. Exijentzia handiko ia bi urte eta... Gehiago irakurri
PORROTA ETA JAITSIERA OURENSEN
Josean Saiz Hau da inoiz egin nahi izan ez dudan kronika. Loinatzen hutsean berdindu ondoren, mailari eusteko lehia Ourensen jokatu zen. Partida orekatua, etxekoen nagusitasuna lehen zatian, baina gure defentsak eta atezain bagoilariak ondo eutsi zioten erasoari. Gure aukerarik onena Zubillagaren jaurtiketa bat izan zen, gutxigatik kanpora joan zena. Bigarren zatiaren hasieran korner batetan sartu... Gehiago irakurri
OURENSEN ERABAKIKO DA DENA
Itzulerako partida O Couton jokatuko da larunbat honetan 17: 00etan Josean Saiz Loinatzeko harmailak gainezka, tentsioz betetako partida jokatu behar zen bere garrantzia ikusita. Lehen zatia ona izan zen, bi taldeen konbinaziozko jokoarekin, baina errematea falta izan zen. Bi taldeek tentu handiz jokatu zuten, edozein akats erabakigarria izan zitekeelako. Bigarren zatian galiziarrak kementsu atera ziren... Gehiago irakurri
OURENSEREN ANALISIA, MAILARI EUSTEKO MENDEAN HARTU BEHARREKO AURKARIA
Liga erregularra ixten zuen aurreko partidan bezala eta Loinatz bete asmoz, klubak partidarako bi gonbidapen oparituko dizkio bazkide bakoitzari Josean Saiz Igande honetan, 17:00etan, Loinatzen, Ourenseren bisita jasoko dugu mailari eusteko kanporaketaren joaneko partidan. Ruben Dominguezek taldeko entrenatzaileak txartel gorria ikusi zuen igandean O Couton, Laredoren aurkako berdinketan. Partida 1-0 irabazten ari zirenean penalti bat... Gehiago irakurri
BEASAINEK OURENSEREN AURKA JOKATUKO DU MAILARI EUSTEKO KANPORAKETA
Joaneko partida Loinatzen jokatuko da datorren igandean 17:00etan eta itzulerakoa Ourensen hurrengo asteburuan Bestalde, bigarren taldeak Ohorezko Dibisiora igotzea lortu du joan den larunbatean Anaitasuna B taldea 1-0 mendean hartuta Josean Saiz Mailari eustea lortzeko azken urratsa Ourense CFren aurkako norgehiagoka izango da. Igande honetan izango da lehen hitzordua Loinatzen, 17:00etatik aurrera. Bagoilariek Ourensera abantailarekin... Gehiago irakurri
TUDELANORI IRABAZI BEHAR JAITSIERA SAIHESTEKO
Loinatz zale txuri urdinez betetzeko klubak bazkide bakoitzari bi sarrera emango dizkio Bi jardunaldiren faltan, bigarren taldeak Anaitasuna B hartuko du etxean, Ohorezko Mailara zuzenean igotzeko lidergoari eusteko borrokan Josean Saiz Liga amaiera heldu da, azken jardunaldia Loinatzen biziko dugu, igande honetan 12: 00etan. 2. RFEF mailako gure lehen taldeak, jaitsiera edo bizirik jarraitzeko promozioa... Gehiago irakurri
AZKEN AUKERA IGANDE HONETAN 12:00ETAN
Tudelanori irabazi beharra dago etxean oraingo postua ziurtatzeko eta hala bada, mailari eusteko promozioa jokatzeko Josean Saiz Unai Roperok bigarren zatian sartutako golak porrotera kondenatu gintuen Alaves B-ren aurkako lehian. Liderraren aurka Las Llanasen jasotako porrotaren ondoren, taldeak Gasteizera bidaiatu zuen urrea balio zuten puntuen bila, baina ez zen posible izan. Sailkapenean zuzeneko aurkariei dagokienez,... Gehiago irakurri
VIII. UDAKO FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSEAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
VIII. Udako futbol teknifikazio kanpusean izena emateko epea zabalik duzue, izena emateko azken eguna Ekainak 16 izango da. Kanpusak hiru txanda izango ditu. Ordutegia 9:00tatik 13:00tara izango da. (8:30tatik aurrera umeak utzi daitezke eta 13:30ak arte jaso).
BORROKAN JARRAITZEKO INDARRA EMATEN DUEN GARAIPENA
Break Tarazonan irabazi eta Cirbonerok berdinketa lortu dutenez, promozio postuan jarraitzen du gure taldeak Josean Saiz-ek Jende andana harmailetan larunbat arratsaldean Loinazen Beasain eta Gernikaren arteko lehia ikusteko. Garaipena beharrezkoa zuten bi taldeen arteko partiduaren atarian, omenaldi zirraragarria eskaini zion taldeak Aitor Ituarteri berriki izan duen lesio larria dela eta. Animoak emateko oroimenezko kamiseta jantzi... Gehiago irakurri
LAU FINAL GERATZEN DIRA
Josean Saiz Joan den igandean Zubietan Real C-ren aurka bat eta zero galdu ondoren, hura atzean utzi eta aurrera begira jartzea tokatzen da, nahiz eta jokoari eta aukerei dagokionez emaitza hobea merezi izan. Lau final geratzen zaizkigu, lehena larunbat honetan arratsaldeko lauretan Loinatzen. Aitor Larrazabalek zuzentzen duen Gernikak ere Urbietan galdu zuen Arenasen aurka. Denboraldi... Gehiago irakurri