BIZIRIK IRAUTEKO GARAIPENA
Arenasen aurkako garaipen bikainak jaitsierako postuetatik irtetea ahalbidetu du Josean Saiz Udaberri giroko arratsalde aparta larunbat santuan. Harmailetan Getxoko Arenas taldeko jarraitzaileak nabarmendu arren, gure zaleak ere etxeko taldea babesteko gogoz gerturatu ziren. Futbolaz gozatzeko moduko arratsaldea suertatu zitzaigun Loinazen bildu ginen guztioi. Egia esan, partida bikaina ikusi ahal izan zen. Borjaren gol goiztiarrak bidea... Gehiago irakurri
LARUNBAT HONETAN BETE DEZAGUN LOINAZ
Partida erabakigarria, larunbat honetan, 16:00etan, Loinatz udal futbol zelaian Josean Saiz Getxoko Arenasen bisita jasoko dugu, bosgarren sailkatua, igoerako play-offetan sartzeko lehia bizian, Utebo seigarren sailkatuarekin puntuetan berdinduta,. Gure lehen taldea une onean aurkitzen da. Zazpi jardunaldi dira jada porrota ezagutu gabe; hiru garaipen eta lau berdinketarekin. Egia esan, sailkapen-egoera zailean jarraitzen dugu, jaitsiera postuetan... Gehiago irakurri
PREFERENTEKO TALDEA IGOERATIK BOST PARTIDURA
Gure bigarren taldea bere multzoko lehen sailkatua da une honetan Josean Saizen izenean Joan den larunbatean Alustiza zelaian jokatu zuen Seguran Preferenteko gure bigarren taldeak. Irabaztea beharrezkoa zuen, gol kopuruagatik astebete lehenago lortutako lidergoa sendotzeko. Segura Goierriren aurka oso partida zaila jokatu ondoren, Gerardo eta Valdiren golek 1-2koa jarri zuten markagailuan. Bost partiden faltan, Altamiran... Gehiago irakurri
ASTE SANTUKO IV. FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA
Urtero bezala Beasain KE taldeak futbol-teknifikazio kanpusa antolatzen ari da Aste Santurako. Kanpusa bi bloketan egingo da, apirilaren 3tik 5era eta 11tik 14era, goizeko 9etatik arratsaldeko 1etara. Gazteek teknika eta taktika hobetzeko aukera izango dute taldearen entrenatzaileen eskutik eta laguntasuna eta dibertimena bultzatzeko jarduerak izango dira. Izen-emateak klubaren webgunean egin daitezke, beasainke.com “Kanpus” atalean. Aukera... Gehiago irakurri
BIZIRIK JARRAITZEKO GARAIPENA
Talde bagoilaria hamaseigarren dago jaitsierako postuetan mailari eusteko postuetatik zazpi puntura Josean Saiz Cebrian Beasainek Zentronikora bidaiatu zuen aurreko jardunaldian Loinazen Tarazonaren aurkako porrot mingarriaren ondoren. Aragoarren aurka, Ximonek lehen minutuan aurreratu zituen bagoilariak, eta emaitzari eutsi zitzaion, Carlos Gonzalezek 89. eta 93. minutuetan sartutako bi golek Beasain sailkapeneko beheko postuetan utzi zuten arte. Igandean... Gehiago irakurri
NEGUKO BI ERREFORTZU GEHIAGO LESIOEN BOLADA OKERRARI AURRE EGITEKO
Kerman Sukiari Jon Merino eskuin hegalekoa eta Borja Lopez de Aguileta aurrelaria gehitu zaizkio neguko merkatuaren itxieran Josean Saiz Cebrian Lehen itzuli honetan taldea kolpatu duen lesio boladak lehen taldeko plantilla murriztuta utzi du eta ondorioz, kluba neguko merkatuan mugitu behar izan da jokalari berrien bila. Lehen fitxaketa Jon Merino Crespo donostiarra da, 19 urtekoa... Gehiago irakurri
KERMAN SUKIA LEHEN TALDERAKO NEGUKO ERREFORTZUA
Realak utzitako defentsa, 1º RFEF mailako Calahorratik dator Josean Saizen izenean Lehen itzulia amaitzeko bi jardunaldi geratzen direnean, Gabonetako parentesia eta jokalari berriak fitxatzeko neguko merkatua behin ireki dela aprobetxatuz, Beasain KEk Kerman Sukia defentsa lazkaotar gaztea fitxatzea erabaki du. Denboraldi honetako lehen zatian Realak utzita 1 º RFEF mailako Calahorran egon ondoren, gure klubera... Gehiago irakurri
AGUR 2022
Josean Saiz-ek 2022 hau amaitzeko egun gutxi batzuk geratzen direnean, gure Klubarentzat historikoa izan den urteari begiratua eman eta xehetasun batzuk azpimarratzeko unea da. Gure lehen taldea 3. RFEF mailan ari zen, bere hogeigarren denboraldian etenik gabe, eta zaleen artean 2002an galdutako maila berreskuratzeko irrika zegoen. Urteko lehen hilabeteetan, neguan, taldeak kalitatea ba zuela erakusten... Gehiago irakurri
IGOR GORDOBIL GOLSMEDIA SARIETAN ENTRENATZAILERIK ONENA
Gure entrenatzailea Hirugarren Federazioko IV. multzoko entrenatzaile onena aukeratu dute, Carlos Gurpegui (CD Basconia) eta Toni Seligrat (Alaves B) hautagaien aurretik Joan den denboraldiko Hirugarren Federazioko IV. multzoko entrenatzailerik onena nor den argitu da. Izendatuta zeuden hiru hautagaien artetik, saria Igor Gordobil gure entrenatzaileari eman diote. Carlos Gurpegui, CD Basconiako entrenatzailea, eta Toni Seligrat Alaves... Gehiago irakurri
BEASAIN SPORTING PARTIDURAKO SARREREN ALDEZ AURREKO SALMENTA
Datorren azaroaren 12an, arratsaldeko seietan Loinatz udal futbol zelaian, Beasain KE eta Gijongo Sportingen arteko errege kopako partida jokatuko da. Partidurako sarrerak aldez aurretik salgai egongo dira Beasaingo Xerbera tabernan. Asteartean eta asteazkenean (azaroak 8-9) bazkideentzako sarrerak egongo dira salgai; bazkide bakoitzak sarrera bat erosi ahal izango du 10 euroan. Haurrentzako sarrerak aldiz ostegunetik aurrera... Gehiago irakurri