AUTOBUS IRTEERA – ZATOZ TALDEA ANIMATZERA!

2. RFEF mailara igoeraren Playoff-ak direla eta Beasain KE-k autobusa dohainik eskeintzen du Maiatzaren 8an 15:30tan Beasaingo tren geltokian (Barrendain Plaza) nahi duten zaleak Barakaldora animatzera eramateko, animatu eta etorri! Noiz: Maiatzak 8 Ordua: 15:30 Nun: Barrendain Plaza (Tren Geltokia) Prezioa: Dohainik

BEASAINEK BASCONIAREN AURKA JOKATUKO DU RFEF 2. MAILARA IGOTZEKO LEHEN KANPORAKETA

Norgehiagoka partida bakarrera jokatuko da Lasesarre zelaian maiatzaren 8an 17:30ean. Zuzendaritzak garraioa eta partidurako sarrera doan eskainiko die bertaratu nahi duten zale guztiei eta horretarako izena eman beharko da Xerbera tabernan Azken jardunaldia arte itxaron behar izan dugu Hirugarren Mailako IV. multzoko sailkapena nola geratuko zen jakiteko eta 2. RFEFera igotzeko jokatuko diren kanporaketetan zein...
Gehiago irakurri

ARITZ IMAZ “IXKU”-K URREZKO INTSIGNIA JASOKO DU LARUNBAT HONETAN LOINATZEN

Omenaldia eta ospakizuna batuko dira Loinatz futbol zelaian, izan ere hirugarren mailako taldeak 2. RFEF mailako igoeraren kanporaketa jokatzeko txartela lortu du liga amaitzeko bi partiduren faltan Azken urteetan lehen taldeko kapitaina izan den Aritz Imaz Aranguren “Ixku”-k, behingoz merezitako omenaldia jasoko du Beasain Kirol Elkartea eta beasaindar zale guztien aldetik. Hamar urte lehen taldean...
Gehiago irakurri

ROBERTO TURRIENTESEN OROIMENEZKO EKITALDIA

Beasain eta Anaitasunaren arteko partida hasi aurretik, jokalari ohi eta kapitain bagoneroaren oroimenezko plaka bat erakutsiko da Datorren asteazkenean, hilak 8, Loinazera joatekoak diren zaleei behar den aurrerapenarekin joan daitezen eskatzen zaie Abenduaren 8an, hirugarren mailako Beasain KEko eta Azkoitiko Anaitasuna taldeek Loinatzen jokatuko duten partidaren atarian, Roberto Turrientes zena oroitzeko ekitaldia egingo da. Partida...
Gehiago irakurri

LIGAREN HASIERA ETA BAZKIDEEI KUOTA KOBRATZEA

Datorren astetik aurrera klubak denboraldi honi dagokion kuota kobratzeari ekingo dio Asteburu honetan liga hasiko da hirugarren mailan eta horrela Beasainek 2021-2022 denboraldiari dagokion abonuak kobratuko ditu. Beraz, urriaren 6tik aurrera, klubak kuota hori kobratuko die ordainketa helbideratuta duten bazkide guztiei. Helbideratuta ez dutenek hilaren 15ean izango dute ordainketa egiteko aukera, 19: 00etatik 20: 00etara,...
Gehiago irakurri

Real Sociedad – Alaves, emakumezkoen XI. Euskal Herria Koparen finalerdia Beasainen

Beasain Kirol Elkartea, Beasaingo Udala eta EHkirola elkartearen elkarlanari esker emakumezkoen goi mailako partida jokatuko da Beasainendatorren igandean Sarrera eta gonbidapenak ehkirola.eus-en eskuratu daitezke eta segurtasun eta babes neurriak beteta aforoa mugatua izango da Abuztuaren 22an eguerdiko 12etan jokatuko da Loinaz udal futbol zelaian emakumezkoen goi mailako futbol partida hau. Aurrez aurre, Reala eta Alaves...
Gehiago irakurri

Edukiera mugatua eta babes neurriak lehen taldearen adiskidantzazko partiduan Loinazen

Ateak irekiko dira ikusleei harik eta legeak ezarten duen gehienezko edukiera bete arte Bazkideek lehentasuna izango dute ordu erdi lehenago zelaian sartzeko Aurredenboraldiko prestakuntzaren baitan lehen neurketa jokatuko du Beasain KEko lehen taldeak Real Sociedad C taldearen aurka larunbat honetan Loinazen goizeko 10:30ean hasita. Partiduak berarekin ekarriko duen nobedade nagusia ikusleak zelaian sartu ahal izango...
Gehiago irakurri

Ilusioa eta aurpegi berri ugari lehen taldearen aurkezpenean

Hirugarren mailako taldearen aurredenboraldiko prestakuntza garaia gogo eta itxaropen handiz hasi da irailean hasiko den denboraldiari begira. Aurretik adiskidantzazko 5 partida jokatuko dituzte. Pandemiaren ondorioz ateak itxita, eguraldiaren beroarekin eta beasaindar familia osoa ilusioz gainezka, aurkeztu zen Beasain KEko lehen taldea joan den astelehenean, hilaren 19an. Bertan zeuden guztien buruan, ilusio itzela eta lanerako gogoa...
Gehiago irakurri

Pandemiak baldintzatutako denboraldia

“Loinatzen partiduak publikorik gabe izateak eragina izan badu, kirol eta ekonomia arloan balekotzat eman da denboraldia eta hurrengoari begira ilusio handia adierazi dute kirol arduradunek” Bazkide gutxi batzuen presentziarekin, azken urteotan gertatzen ari den bezala, kezkatzeko modukoa izaten jarraitzen du eta ilusioz amaitu zen Beasain Kirol Elkartearen urteko batzarra. Zuzendaritzak gai-zerrendaren errepaso xehetua egin zuen,...
Gehiago irakurri

2020/21 BATZAR OROKORREKO DEIALDIA

Urteroko legez, 2020/2021 denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak, bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatzen du. Bertan denboraldi amaitu berriaren balorazio orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguna: ekainaren 30a, asteazkena.Tokia: Caja Laboral Kutxako bulegoetan (Urbialde plaza), Beasain.Ordua: 19:30tan Eguneko gai-zerrenda: Agurra Txosten ekonomikoa Kirol balorazioa Besteak Galde-erreguak BeasainKEko zuzendaritza batzordea
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.