JARDUNALDIRIK GABEKO ASTE EZOHIKOA LEHEN TALDEARENTZAT
3. RFEF Atsedenerako jardunaldia gure lehen taldearentzat. Gabonetako etenaldiaren ondoren, ligari berriro ekingo dio lehen taldeak Erregetako asteburuan. Durangoko Kulturala hartuko du etxean, orain aste gutxi batzuk, Igor Gordobil bagoilarien entrenatzaile ohiak zuzenduta. Azken bi partidetan bi garaipen lortu ondoren, Tabiran galdu zuten Portugaleteren aurka 0–2. Beste emaitzak Ohorezko Erregional Maila: Tolosa 3-0 Beasain Jubenilen... Gehiago irakurri
GARAIPEN OSO GARRANTZITSUA GARMENDIPEN
3. RFEF Lagun Onak 0-1 Beasain (Beñat Eizagirre) Duela bi aste Loinatzen Vitoria liderraren aurka galdu eta joan den asteko zubiaren geldialdiaren ondoren, oso garrantzitsua zen garaipenaren bidea berreskuratzea. Garmendipe bezalako zelai zail batean, sailkapeneko hirugarren sailkatuaren etxean, Beñaten gola defendatu beharreko altxorra zen, urrea baitzen. Etxekoek estutu egin zuten, baina txartel horiak ere pilatu... Gehiago irakurri
JUVENILEN NAZIONAL LIGAKO TALDEAK URREZKO GARAIPENA LORTU DU ZARAUTZEN AURKA
Jubenilen Nazional Liga Beasain 1 – 0 Zarautz (Lander Gastesi) Jardunaldi ezohikoa, partida bakarra baikenuen karteldegian, eta ostegun arratsaldean jokatu zen. Loinatzen, euria eta hotza nagusi ziren egun desatseginean, txapelketaren 14. jardunaldia jokatu zen. Gure taldea, jaitsierako postuen mugatik puntu bakarreko aldearekin. Bisitariak Beasain baino lau puntu gehiagoz. Denboraldi hasiera zaila izan da eta asko... Gehiago irakurri
GAILURREKO NORGEHIAGOKA PORROTAREKIN AMAITU ZEN
3. RFEF Beasain 1 – 3 Vitoria (Eneko Ibañez) Futbol bikaina jokatu zuten bi taldeek lehen zatian, maila gorenekoa. Beasainek bost aukera argi izan bazituen ere, 0-1 galtzen joan ginen atsedenaldira. Bigarren zatian jokoa ez zen hain ona izan, Beñatek bi aldiz izan zuen bere esku berdinketa baina partidaren ondarrean, itxuraz arriskurik gabeko jaurtiketa batean,... Gehiago irakurri
GARAIPENAREN ARRASTOARI EUTSIZ
3. RFEF Pasaia 0-1 Beasain (Ander De la Parra) Partida itxia, dituen neurriengatik ongi jokatzea zaila den zelai batean, Beasain izan zen nagusi, baina kosta egin zitzaion gola lortzeko bidea aurkitzea. Neurketaren amaieran, 80. minutuan, Ander de la Parraren eskutik iritsi zen gola, bigarrena talde bagoilarekin bere lehen denboraldian. Gol garrantzitsua eta urrezko hiru puntu,... Gehiago irakurri
VI. NEGUKO FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA
Aurtengo VI. Futbol Teknifikazio Kanpusa bi txanda izango ditu eta Igartza futbol zelaian izango da, lehenengoa Abenduak 26,27,28 eta 29 eta bigarrena Urtarrilak 2,3,4 eta 5. Bietara apuntatzeko aukera dago eskuragarri. VI. Neguko kanpusean izena emateko, joan “KANPUS” atalera edo ondorengo estekaren bitartez sartu: IZENA EMAN
HIRU PUNTU GEHIAGO PADURAREN AURKA
3. RFEF Beasain 4 – 2 Padura (Borja -2-, Erreguerena (b.a.), Iker Salamanca) Partida ez zen ondo hasi, 4. minutuan Ximon lesionatu egin bait zen, baina berehala 8. minutuan Borjak, Alainek pasea emanda, lehen gola sartu zuen. Partida kontrolpean zegoen, eta 16. minutuan, Borjaren erdiraketa Erreguerenak bere atean sartu zuten. Bigarren zatiko 3. minutuan, berriz... Gehiago irakurri
GOL SORTA GOIAN JARRAITZEKO
3. RFEF Touring 1-5Beasain (Mikel Aizpurua, Beñat, Eizmendi, Borja, De La Parra) Loinazen bi partida sentsazio ez oso onekin jokatu ondoren, Fanderian gol jarioarekin suspertu zen taldea. Mikel Aizpuruaren golak ireki zuen partida eta atsedenaldira iritsi aurretik Beñatek 0-2koa jarri zuen. Etxekoek aldea murriztu zuten aldageletatik bueltan, Mikel Benitoren bitartez, baina gutxi iraun zien itxaropenak,... Gehiago irakurri
ETSIPEN ZAPOREDUN BERDINKETA
3. RFEF Beasain 1 – 1 San Inazio (Ximon -Penaltiz-) Bigarren berdinketa jarraian Loinatzen, San Ignacioren aurka. Berehala aurreratu ziren markagailuan urruneko jaurtiketa baten bidez, arriskutsuegia ez zirudien jokaldi batean. Partida gogorra izan zen, joko gutxikoa, etenaldi gehiegi eta aukera gutxi. Atsedenaldira huts eta batekoarekin iritsiko ginela zirudienean, korner batetan epaileak penaltia adierazi zuen eta... Gehiago irakurri
JAITSIERA POSTUETATIK IRTETZEKO BALIO DUEN GARAIPENA BIGARREN TALDEARENTZAT
Ohorezko Erregional Maila Beasain “B” 1 – 0 Eibar “B” (Mikel Esnaola) Asteazkenean, santu guztien eguneko arratsaldean, jokatu zen Loinazen, Beasain “B” eta Eibar “B” taldeen arteko neurketa zirraragarria. Azken bi partidak irabazita iristen zen gure taldea eta kanpotarrak mailako talderik onena izatearen etiketarekin. Bi taldeek espero zenari erantzunez, lehen zati parekatua eskaini zuten eta... Gehiago irakurri