LIGA AMAITUTA, PLAY OFF-EN BILA

3. RFEF IV. multzoa: Deusto 1-0 Beasain Joan den larunbatean gure lehen taldea Deustura joan zen Etxezuri zelaian liga erregularreko azken partida jokatzera. Futbol gutxiko partida izan zen, aukerarik gabe, bereziki lehen zatian. Atsedenaldian, huts eta huts izan zen markagailuko emaitza. Bigarren zatian, Beasain partidaren jabe egin zenean, urrutitik jaurtitako aldaratze batean, Markel Barojaren gola...
Gehiago irakurri

ERREGE KOPARAKO SAILKATUAK

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-1 Leioa (Markel Pita -2-, Beñat) Urrezko intsignia Ivan Claverri Partidaren atarian, Kepa Lasa presidenteak klubaren urrezko intsignia jarri zion Ivan Claver kapitain bagoilariari, Beasainen eman dituen 10 denboraldiengatik. Beasainera iritsi zenetik egunero lagundu digun jokalari eta pertsona handia. Jokalari historikoa jarraitzaile bagoilarientzat. Ivanek hamar denboraldi hauetan taldekide izan dituen...
Gehiago irakurri

ERABATEKO PORROTA TABIRAN

3. RFEF IV. multzoa: Durangoko kulturala 3-0 Beasain Astebitarteko jardunaldia, maiatzaren 1ean asteazkena, eguerdiko 12:30ean. Hitzordua Tabiran zen, Igor Gordobil Beasaingo entrenatzaile ohiak entrenatutzen duen Durangoko Kulturen aurka eta zelai erdian ere Aitor Ituarte Beasaingo jokalari ohia. Ondo irten zen partidara gure lehen taldea, baloiaren jabe eginez eta arrisku sentsazioa emanez. Baina Eneko Eizmendiri adierazi...
Gehiago irakurri

BIGARREN POSTUARI ATXIKIZ

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Lagun Onak (Claver, Ximon) Playoffetarako sailkapena lortzeko borroka Loinatzen, Azpeitiko Lagun Onak jaso genuen etxean larunbat arratsaldean. Bagoilariak indartsu irten ziren eta 13. minutuan hurbilketa batzuen ondoren lehen gola iritsi zen Beñatek ezker hegalean egindako jokaldi bikain baten ostean egindako erdiraketa, bigarren zutoinean Claverrek boleaz sareetara bidali zuen. Sekulako...
Gehiago irakurri

PORROTA UNBEN

3. RFEF IV. multzoa: Vitoria 2-0 Beasain Txapelketari geratzen zitzaion partidarik zailena zela uste zen eta baita izan ere. Unbera egindako bisitan, Eibarren bigarren taldea den Vitoriaren aurka, porrotean amaitu zen partida eta emaitza honen ondoren, txapeldun bihurtu da Vitoria 2. RFEFera igoera lortuz. Hirugarren minutuan zelai erditik arriskurik ez zuen jaurtiketa bat Alexander Hidalgok...
Gehiago irakurri

URREZKO HIRU PUNTU

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Pasaia (Borja) Aste Santuko etenaldiko bi asteen ondoren, normaltasunera itzuli gara karteldegian. Arratsalde beroa Loinazen, bisitaria jaitsiera postuetan zegoen Pasaia zen, eta garaipen bat lortzeko premia handiarekin etorri zen. Behar hori ere bagoilariek zuten baina bigarren postua ziurtatzeko. Behar partekatua borroka horretan. Lehen zatian, bagoilariek ez zituzten beren aukerak...
Gehiago irakurri

PORROTA ARRIGORRIAGAN

3. RFEF IV. multzoa: Padura 3-1 Beasain (Borja) Arrigorriagarako irteera zaila zen. Santo Cristo futbol zelai txikia da, eta baloiak denbora gehiago egiten du airean zelaian baino, bigarren jokaldietarako aukera emanez intentsitate handiko jokoa eskainiz. Ez da erraza puntuak lortzea. Padurak ondo daki hori, eta ederki dakite etekina ateratzen horri. Hasieratik izan zen nagusi Beasain,...
Gehiago irakurri

LUZAPENEAN PUNTU BAT BERRESKURATUTA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1 – 1 Touring (Aritz Eguren)  Karteldegiak partida bakarra eskaini digu Aste Santuko opor egun hauetan. Ostegun Santu goiza futbolzaleentzat topagune Loinatz. Itxura ona harmailetan Touringeko jarraitzaileen ordezkaritza zabalarekin. Lehen zatian ez zen futbol askorik ikusi, Beasainen nagusitasunarekin baina aurkariaren ate aurrean aukera argirik sortu gabe. Atsedenaldiaren ostean aldaketa etorri...
Gehiago irakurri

PUNTU BAT OSO ZAILA DEN ZELAIAN

3. RFEF IV. multzoa: Urduliz 0-2 Beasain (Julen Etxeberria, De la Parra) Oso partida zaila Astronomo futbol zelaian. Lehen 25 minutuak Beasainenak izan ziren, baina aukera argirik gabe Eneko Lizasok 25. minutuan izan zuena arte. Hortik atsedenaldira etxekoak nagusitu ziren, lehia guztietan nagusitu ziren eta baloiaren jabe egiteko borrokan ere bai. Gola lortzetik gertu izan...
Gehiago irakurri

LANDER GASTESIREN GOLEN REPOKERRA LOINATZEN

Gure lehen taldearekin joan aurretik, asteburuko izena azpimarratu behar dugu. Lander Gastesi aurrelari txuri-urdinak bost gol sartu zituen Jubenilen Nazional Mailako taldearekin, Indartsu taldearen aurkako garaipenean. Golen repokerra, Loinatz udal futbol zelaiaren historiaren oroimenean gordetzeko arratsalde batean. 3.RFEF IV. multzoa: Urduliz 0-2 Beasain (Julen Etxeberria, De la Parra) Garaipen garrantzitsua Iparralden Aurreko jardunaldian Portugaleteren aurka...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.