KOLPE GOGORRA LEHEN TALDEARENTZAT LOINAZEN
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 0 – 1 Portugalete Aste honetan, Josu Rezola atzelariaren belauneko lesio larriaren zoritxarreko albistea iritsi zen, eta taldekideak haren omenezko kamiseten bidez babesa adierazi zioten partidaren atarian. Partida garrantzitsua zen larunbat arratsaldekoa Loinatzen. Mailako handienetako bat den Portugaleteren bisita jasotzea ez zen gauerdiko ahuntzaren eztula. Partida ez zen ondo hasi.... Gehiago irakurri
PUNTU BAT GEHIAGO IBAIONDON
3. RFEF IV. multzoa: Derio 0-0 Beasain Jakina zen larunbat arratsaldean Ibaiondon jokatu beharreko norgehiagoka oso zaila izango zela, Derio sei partida jarraian porrota ezagutu gabe zetorrelako neurketara. Lehen zati parekatu baten ondoren, atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago arazo larri bat iritsi zen bagoneroentzat, Eguren erdiko atzelaria galdu zuten txartel hori bikoitzagatik. Horren ondorioz, entrenatzaileak... Gehiago irakurri
GARAIPEN ONA ANAITASUNAREN AURKA
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3 – 1 Anaitasuna Arratsalde hotza Loinazen eta are eta hotzagoa bihurtu zen bosgarren minutuan Jonma bagoilari ohiak Anaitasuna aurretik jarri zuenean markagailuan. Bagoilarien nagusitasun hutsalak ez zuen aurkitzen kanpotarren aterainoko bidea, eta aurkitzen zuenean, azken pasean edo errematean ez zuen asmatu harik eta atsedenaldiaren atarian, 45. minutuan, Eneko Lizasok... Gehiago irakurri
AZTERKETA GAINDITUA ONDARROAN
3. RFEF Ondarroako Aurrera 2-3 Beasain Nahiz eta sailkapen-taulak adierazten duena adierazi, Beasain bigarren eta Aurrera azkena, jakina zen Zaldupen irabaztea ez dela lan erraza. Etxekoak 36. minutuan aurreratu ziren, Josu Aldazabal kapitainaren golari esker. Horrela joan ginen atsedenaldira. Misterrak aldaketak egin bazituen ere, asko kostatu zen markagailuan berdinketa jartzea. 79. minutura arte ez zen... Gehiago irakurri
BI PUNTUK IHES EGIN ZUTEN
3. RFEF Beasain 1 – 1 Basconia (Borja) Loinatz bisitatu zuen Athleticen bigarren filialak. Zaila da azaltzea nola ihes egin zuten etxetik bi puntuk, gure lehen taldea askoz gehiago izan bait zen partidan. Etxekoak aurreratu zituen Borjak, 24. minutuan. Beasain jaun eta jabe izan zen lehen zatian. Baina izandako aukerak asmatu ez izanak, zazpi minutu... Gehiago irakurri
MARKAGAILUA IRAULI ZUTEN ZUBIETAN
3. RFEF Añorga 3 – 4 Beasain (Mikel Aizpurua, Borja -3-) Partida eroa larunbat arratsaldean Zubietan bizi eta sufritutakoa. Zeharo gaizki zelairatu zen taldea mailako azken sailkatuaren etxean. Ordu erdirako, etxekoak 2-0 nagusi ziren Aranburu eta Ceberioren golei esker eta bagoilarien entrenatzaileak bi aldaketa egin zituen. Baina egoerak okerrera egin zuen eta atsedenaldira iritsi aurretik... Gehiago irakurri
GARAIPENA BIGARREN ITZULIA HASTEKO
3. RFEF Beasain 4 – 1 Alaves C (Ximon, Ivan Claver, Alain Eizmendi, Aritz Fernandez (pp)) Joan den igandeko kolpe gogorraren ondoren, taldeak bigarren itzulia etxean hasi zuen, Alavesen hirugarren taldea etxean hartuz. Bi aurpegi oso desberdineko partida. Lehen zati deserosoa, oso itxia, espaziorik gabekoa, non aurrelari azkarrak dituen kanpoko taldeak aurrea hartu zuten markagailuan.... Gehiago irakurri
JOKALARI BERRIAK TALDEAN ETA PORROTA
3. RFEF Beasain 1 – 2 Deusto Neguko merkatua itxi da gure lehen taldearentzat. Bi jokalari berri etorri dira eta Jon Arzamendi itzuli da, lesio luze baten ondoren. Calahorratik, Realak utzita, Eneko Lizaso oriotarra heldu da eta Eneko Eizmendi beasaindarra ere taldera gehitu da. Azken jardunaldian Sarrienan Leioaren aurka galdu ondoren, arratsalde eguzkitsu baina hotz... Gehiago irakurri
PORROTA SARRIENAN
3. RFEF Leioa 2-0 Beasain Sarrienan jokatzea beti da gaitza, eta hala izan da. Garaiz, 11. minutuan, etxekoek aurrea hartu zuten penaltiz, Luis Manuel Villaren bitartez. Horrela mantendu zen markagailua 89. minutua arte. Zelaian ordu laurden zeraman David Hernandezek, 2-0ekoa jarri zuen arte. Vitoriaren garaipenarekin, 3-1 Padurari Unben, liderrarengandik sei puntura geratu gara. Datorren asteburuan... Gehiago irakurri
GARAIPENA LEHIAKETA ITZULI ETA GERO
3. RFEF Beasain 4 – 1 Cultural Durango (Alain Eizmendi, Ximon, Julen Etxaniz, Mikel Aizpurua) Jardunaldi oso murriztua izan da asteburu honetan, bi partiduk bakarrik osatzen bait zuten karteldegia. Gabonetako etenaldiaren ondoren, Loinatzera itzuli da lehiaketa Durangoko Culturalaren bisitarekin. Orain dela aste gutxi batzuk Igor Gordobilek hartu zuen talde bizkaitarrren gidaritza, hain zuzen ere azken... Gehiago irakurri