GARAIPENA IN EXTREMIS
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Padura (Beñat) Azken jardunaldiko emaitza gogor eta bidegabearen ondoren, taldeak Arrigorriagako Padura hartu zuen Loinazen larunbat arratsaldean. Kosta egin zitzaion taldeari bizkaitarren aterainoko bidea aurkitzea. 25.ean izan zen, Julen Zubillagaren pase bikainaren ondoren atezainaren eta Beñaten arteko buruz burukoan -atezainak zapuztua- lehen aukera bikaina. Atsedenaldiaren aurreko azken minutuetan taldeak... Gehiago irakurri
MEREZIGABEKO PORROT ITZELA PASAIAN
Larunbat arratsaldean Adrian gure bigarren taldeko kapitainak izandako lesio larriak atsekabetu gaitu. Igandean goizean goiz ebakuntza-gelatik igaro ondoren, sendabidean da eta bagoilarien familia osatzen dugunon aldetik azkar eta guztiz osatzea opa diogu 3. RFEF IV. multzoa: Pasaia 4-1 Beasain (Borja) Bi garaipenen ondoren, behin bi ezkero hirugarrena ia seguru izaten omen da, baina ez, ez... Gehiago irakurri
JOKO ONAREN ETA GARAIPENEN BIDEAN
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1 – 0 San Ignacio (Beñat Gonzalez) Familia txuri-urdinak asko maite zuen Rafa Gonzalezen omenezko minutu bateko isilunearen ondoren, aldez aurretik itxura zaila zuen partida hasi zen. Partidak bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenengoan, norgehiagokak ez zuen jarraipenik izan; falta asko, joko gutxi, kontrolik ez eta aukera eskasak. Inor... Gehiago irakurri
DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ETXETIK KANPO
3. RFEF IV. multzoa: Basconia 2-3 Beasain (Ander Bengoetxea (p), Iriondo, Borja) Joan den asteazkenean Cartagenaren aurka Loinazen jokatutako Kopako kanporaketan jasotako kolpe gogorraren ondoren, 90. minutuan ihes egin baitzigun bikain jokatuta, ia erreakziorako denborarik gabe, taldea Bizkai aldera joan zen, Athleticen bigarren taldearen zelaian, konpromiso oso zail bati aurre egiteko. Partida paretsu hasi zen... Gehiago irakurri
NEURKETAREN ONDARREAN KANPORATUAK
Errege Kopako 1go kanporaketa: Beasain 0-1 Cartagena Asteazkena, 19:30, Loinatz beteta, eta duela bi urte Sportingen aurka jokatutako kanporaketan gertatu zen gauza bera; porrot mingarria azken hasperenean. Kopako partida bat eta Bigarren Mailako aurkari baten aurka, zalantzarik gabe, partida berezia da. Ligako ibilbide etsigarria ahaztu eta ilusioz beteta, ia ezinezko baten bila hasi zen partida.... Gehiago irakurri
PORROTA GUTXIGATIK CARTAGENA KOPAN HARTU AURRETIK
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 0-1 Leioa Arratsalde hotz eta euritsua Loinazen joan den larunbatean. Leioa hartu zuen etxean gure taldeak. Partida ona, oro har. Lehen zatian baloiaren kontrola bisitariena izan zen, baina aukerak bagoilarienak, lau oso argi: hiru Ander Bengoetxearenak, bi buruz buru, Ibon Barandiaran atezain bikainak zapuztuta, beste bat atzelari batek atera zuena,... Gehiago irakurri
ETXETIK KANPO PUNTURIK LORTU EZINDA ORAINDIK
3. RFEF IV. multzoa: UD Aretxabaleta 2-1 Beasain (Ander Bengoetxea) Partida oso zaila izan zen Ibarran jokatutakoa UDAren aurka. Talde igo berria baina denboraldi hasiera bikainari esker multzoko liderra zen talde atxabaltarra. Laster aurreratu ziren etxekoak alboko erdiraketa batean, Belokiren golari esker. Hirugarren minutua zen. Beasainek asko estutu arren ez zen markagailua mugitu eta atsedenaldira... Gehiago irakurri
DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA
Joan den ostegun eguerdian Errege Kopako zozketa egin zen eta gure taldea Cartagenarekin parekatuta geratu zen. Urriaren 30ean 19:30ean Loinazen jokatuko da kanporaketa 3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-1 San Viator (Iriondo, Ander Bengoetxea, Beñat) Larunbatean, Loinazen, gure lehen taldeak San Viator taldearen bisita jaso zuen. Partida bagoilariak nagusi zirela hasi zen. Bisitarien ateraino erraz... Gehiago irakurri
PORROT GOGORRA
3. RFEF IV. multzoa: Portugalete 2-1 Beasain (Beñat) Hitzordua La Floridan zen igandean, 18: 00etan. Aurrez aurre, aurreko denboraldian Hirugarren Mailako 4. multzoko finala jokatu zuten bi taldeak. Lehen zatia oso itxia izan zen, espazio gutxi, ia aukerarik gabe. Garbiena bagoilarien aukera bikoitza izan zen, non Ibon Besaingo atezain ohiak, Ander Bengoetxearekin buruz burukoan, aldaratzea... Gehiago irakurri
BI PUNTUK IHES EGIN ZUTEN
Hirugarren taldea Lehen Erregional Mailako txapelketan berdinketarekin estreinatu zen Tolosaren aurka 3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-3 Eibar C (Eneko Lizaso, Olasagasti -2-) Egutegiko laugarren jardunaldia eta Loinazera Eibarren hirugarren taldea iritsi zen. Aurrean gure lehen taldea, golak sartu eta irabazteko premiarekin. Golak sartu bai, baita hiru ere, baina ez zuen irabazi. Lehen zatian abagune... Gehiago irakurri