GARAIPEN SENDOA ETA PRESTIGIOTSUA
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Portugalete (Gaztañaga, Ander Bengoetxea) Partida handiaren kutsua zabaldua zegoen joan den larunbat arratsaldean Loinazen. Izan ere, zale ugariz lagunduta Portugalete beti boteretsuaren bisita jaso genuen. Lehen zatia oso taktikoa izan zen, espazio gutxirekin, lehia oso fisikoa, oso bizia, jokoaren kontrol eskasarekin eta erritmo altuarekin. Bazirudien kanpotarrena zela kontrola, baina... Gehiago irakurri
PLAYOFF POSTUETAN LEHENENGOZ
3. RFEF IV. multzoa: Eibar C 0-2 Beasain (Eneko lizaso, Ander Bengoetxea) Maila handiko partida Unben eta puntu oso garrantzitsuak jokoan, garaipena lortuz gero taldea playoff postuetan sartuko bailitzateke denboraldi honetan lehen aldiz. Lehen minutua eta lehen aukera argia, baina Borjak atezainarekin buruz burukoan zutoin ondotik kanpora bidali zuen. Bosgarren minutuan, Beñaten jokaldi ona eta... Gehiago irakurri
PLAY OFF POSTUETATIK HURBILAGO
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Touring (Olasa, Lazkano) Sarrera ona beste arratsalde hotz batean, meteorologiari dagokionez, Loinazen, gure historian zehar klasiko bat ikusteko, hala izan baitira Beasain – Touring partidak. Partidaren hasieran minutu bateko isilunea egin zen Juantxo Ayestaran zuzendaritzako kide ohiaren oroimenez. Unai Agirre fitxatu berriak egin zuen debuta atean. Taldea futbol onarekin... Gehiago irakurri
PUNTU ONA ETXEZURIN
3. RFEF IV. multzoa: Deustu 0-0 Beasain Irteera oso zaila, bigarren itzuliko bigarren jardunaldian. Alde batetik, Etxezuri, zelai oso konplikatua, zelai oso zaharkituarekin. Uda honetan aldatzea da asmoa. Bestetik, aurkariaren potentziala, lehen itzulian arazo ugari izan ondoren, lesioak, zigorrak, hala ere, play off-erako sailkapen tokian daude. Etxezurin partidak oso itxiak izaten dira beti, non ez... Gehiago irakurri
BI PUNTU IHESEAN LEHIA GOGOR BATEAN
Neguko merkatuan Realak Beasaineri utzita iritsi den Markel Peral jokalariak egin zuen debuta 3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-1 Durangoko Kulturala (Bengoetxea -p-) Igande eguerdian hasi zen, Loinatzen, txapelkeako bigarren itzulia. Zale kopuru ona harmailetan eta eguraldi eguzkitsua, baina hotza. Gure lehen taldeak Durangoko Kulturala hartu zuen etxean, eta hasierako hamaikakoan lau bagoilari ohi Durangoko... Gehiago irakurri
GARAIPEN EROSOA LEHEN ITZULIA BUKATZEKO
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 4-1 Urduliz (Markel Pita -2-, Beñat, Gaztañaga) Gabonetako etenaldiaren ondoren, liga Loinazera itzuli zen Urdulizen aurkako norgehiagokarekin txapelketako lehen itzulia isteko. Lehen zatia ona izan zen, bi eta hutsekoarekin markagailuan. 28. minutuan Etxeberen erdiraketa Pitak sareetara bidali zuen eta 36garrenean, Pitaren jaurtiketa atezainak urrundu ondoren eta Beñatek bigarrena lortu zuen.... Gehiago irakurri
GEHIAGO IZAN ARREN AMAIERAN BERDINDU ZUEN BEASAINEK
3. RFEF IV. multzoa: Lagun Onak 1-1 Beasain (Ander Bengoetxea) Garmendipeko derbia ez da inoiz erraza izan, baina taldea joko ona eginez eta emaitza onak lortzeko bidea eginez iritsi zen Azpeitian, ezohiko egun eta orduan jokatu zen partidara. Deskontuan puntu bat berreskuratzen baduzu pozik egoteko modukoa dela pentsa genezake, baina ez zen hori horrela izan.... Gehiago irakurri
GOIKO POSTUETARA GERTURATZEKO BESTE URRATS BAT
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Alaves C (Ander Bengoetxea) Lehen taldeak konfiantza ematen duten garaipenak batzen jarraitzen du, sailkapenean gora egin eta ohorezko postuetan kokatzeko. Bolada horri negu giroko arratsalde hotz eta euritsuan Loinazen Alaves C taldearen aurka lortutakoa gehitu behar zaio. Lehen zatia intentsitate handiko, erritmo biziko eta abagune ugarikoa izan zen, atezainek... Gehiago irakurri
GOL FESTA SAILKAPENEAN GORA EGITEN JARRAITZEKO
3.RFEF IV. multzoa: Derio 1-4 Beasain (Eguren, Borja, Olasa, Zubillaga) Ostiral gaua oparoa Derion. Ibaiondo zelai zaila da, baina oraingoan gauzak ondo hasi eta hobeto amaitu ziren. Hasierako bagoilarien nagusitasunak, aldekopenaltia ekarri zuen, baina etxekoen atezainak jaurtiketa geratu zion Bengoetxeari. Hurrengo minutuan, egindako presio handiak, Zubik baloia lapurtu eta Bengoetxearen beste aukera oso argia ekarri... Gehiago irakurri
HIRU PUNTU GEHIAGO TAULAREN ERDIRA GERTURATZEKO
3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-0 Santurtzi (Ander Bengoetxea -2-, Borja) Partida laster bideratu zen, 3. minutura iristear, Morcilloren barneraketa batean Anderren errematea sarera joan zenean. Lehen zatian nagusitasuna nahiko argia izan zen, aukerak pilatuz zihoazen, baina erremateetan egindako hutsek, Egurenen burukada zutoinera eta atezainaren geldiketak markagailua ez mugitzea ekarri zuten eta horrela atsedenaldira iritsi... Gehiago irakurri