BEASAINEK EZIN IZAN ZUEN ALAVÉS C MENDEAN HARTU

3. RFEF IV. multzoa: Alaves C 3-2 Beasain (Bengo, Beñat) Ez zen erraza izan, bagenekien. Alavesen bigarren filialaren bigarren itzulia oso ona izaten ari da. Oso indartsu irten ziren eta berehala jarri zituzten bi gol markagailuan. Hirugarren minutuan Izei Hernandezek ustezko jokoz kanpo egoeran 1 eta 0ekoa jarri zuen markagailuan. 16. minutuan Iñaki Saenz de...
Gehiago irakurri

BIGARREN POSTUAREN BILA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Derio (Beñat Eizagirre, Julen Zubillaga) Asteazken Santuko arratsaldea, hotza eta euria Loinazen. Derio ikusteko harmailetan sarrera ona talde bisitariaren jarraitzaileen presentziarekin. Taldeari lehen ordu laurdenean kosta zitzaion, Derio zelaian oso ondo jarrita bait zegoen. Ez zegoen espaziorik eta baloiaren zirkulazioa motela zen, zelai erdian galdutako baloi baten ondoren ere...
Gehiago irakurri

BEASAIN PLAYOFFETAKO TALDEA DA MATEMATIKOKI

3. RFEF IV. multzoa: Santurtzi 1-3 Beasain (Beñat -2-, Lizaso) Arrigorriagako garaipenaren ondoren, gure lehen taldea San Jorgera joan zen berriro, oraingoan, Santurtziren aurka jokatzeko. Santurtzi jaitsiera saihesteko borrokan ari da, eta emaitza bolada onean iritsi zen. Lehen zatian, 5-4-1 sistemarekin atzean sartuta zegoen aurkariaren aurrean, bagoilaria erabat nagusi izan ziren jokoan, aurkariaren areara dezente...
Gehiago irakurri

SANTO CRISTOKO KONKISTA

3. RFEF IV. multzoa: Padura 0-1 Beasain (Zubillaga) San Kristo bezalako zelai batean ez zen partidu erraza izatea espero, Padurak mailari eusteko azken aukeretako bat baitzuen jokoan, eta gogoan Loinatzeko partida, luzapenean irabazitakoa. Taldea ondo sartu zen partidara eta lehen hogei minutuak onak izan ziren. Egia da, Markel Pitaren aukera bakarrik izan zela oso argia....
Gehiago irakurri

GOIKO POSTUETAN FINKATUTA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 4-0 Pasaia (Beñat, Eñaut, Pita -2-) Lehen taldearen partida bikaina eta garaipen erosoa, gure atean susto batekin hasi arren. Zelai erdian galdutako baloi batean hasitako jokaldia izan zen, kontrako eraso azkarraren ondotik, atezainak eta zutoinak eragotzi zuten gola. Hala ere, une horretatik atsedenaldira arte Beasainen nagusitasuna erabatekoa izan zen, oso...
Gehiago irakurri

GARAIPEN SENDAGARRIA

3. RFEF IV. multzoa: San Ignacio 0-1 Beasain Oso garrantzitsua igande arratsaldean Astronomosen San Inazioren aurka lortutako garaipena. Aurreko asteburuan Loinazen galdu ondoren, taldeak garaipen bat lortu behar zuen, baita lortu ere. Partidak hasiera ezberdina izan zuen; izan ere, lehen minutuan, etxekoek eserialdia egin zuten euren zelaia zein egoeratan dagoen salatzeko, horrek Astronomosera eraman ditu,...
Gehiago irakurri

JIPOI LATZA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 0-4 Basconia Kolpe latza izan zen gure lehen taldeak larunbat arratsaldean Baskonia liderraren aurka jasandakoa. Hasieratik, Athleticen bigarren filialak bere ahalmena eta kalitate izugarria erakutsi zituen, eta 14. minuturako huts eta bi irabazten ari ziren. Lehenengoa seigarren minutuan, Jesus Vizcayk ireki zuen markagailua, txuri-urdinen defentsaren huts larriaren ondoren, eta bigarrena,...
Gehiago irakurri

BERDINKETA LIDERRAREN ETXEAN

3. RFEF IV. multzoa: Leioa 1-1 Beasain (Gazta) Sarriena, Leioa liderraren zelaia, belar naturaleko zelai handia da eta haize bortitzak jotzen duenean zeharo baldintzatzen du jokoa. Hori dela eta, zailtasun handiko partida aurreikusia zegoen larunbat arratsalderako. Lehen hamar minutuak Leioarenak izan ziren eta zazpigarren minutuan, Letek -Bengo eta Mendia bagoilarien kide ohia Lagun Onaken- bakarko...
Gehiago irakurri

BOLARA ONAK DARRAI

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 UDA (Ibai Lasagabaster, bere atean) Martxoko lehen arratsaldean, hotza, baina sarrera oso ona Loinazen. Oso partida zaila izan zen, sudoku bat bezalakoa, eta arratsalde osoa eman genuen konponbidearen bila. Egia da taldea ondo hasi zela. Lehenengo Bengok eta gero Beñatek bi aukera oso argi izan zituzten, baina lehenengoan baloia...
Gehiago irakurri

SUFRITUTAKO HIRU PUNTU

3. RFEF IV. multzoa: San Viator 2-3 Beasain (Iriondo, Lizaso, Ferrer) Partidu aurreko pronostikoek, ligako azken sailkatuaren aurkako garaipen erraz batez hitz egiten zuten Beasainen bolada ona zela eta; garaipen bakarra 22 jardunalditan, azkena 7 punturekin eta jaitsierarako talde argia, baieztapen matematikoaren faltan. Baina pronostikoetatik haratago, zelaian gertatutakoak balio du eta partida amaieran ordua eskatu...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.