Covid 19ak eragindako denboraldiaren balorazio positiboa urteko batzar orokorrean
Bazkideei esker, alderdi ekonomikoa positiboan itxi zen. Kirol arloari dagokionez, baja eta alten artean, hirugarren mailako taldeak dozena erdi jokalari aldatuko ditu. Jende gutxirekin, ohi bezala, eta modu positiboan bukatu zen Beasain KEren urteko batzarra. Derrigorrezko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri zorrotzekin burutu zen ohiko urteko batzarra. Zuzendaritzak aurreko aktaren irakurketa, txosten ekonomikoa eta kirol-balorazioa zituen aztergai eguneko gai-zerrendan, galde-erreguen atalera iritxi aurretik. Denboraldiaren errepasoak pandemia izan zuen ardatz nagusi, baita 19. covid -ak eragindako alarma egoera eta horren ondorioak ere. Alderdi ekonomikoari... Gehiago irakurri
0