BERRIAK

ARITZ IMAZ “IXKU”-K URREZKO INTSIGNIA JASOKO DU LARUNBAT HONETAN LOINATZEN

Omenaldia eta ospakizuna batuko dira Loinatz futbol zelaian, izan ere hirugarren mailako taldeak 2. RFEF mailako igoeraren kanporaketa jokatzeko txartela lortu du liga amaitzeko bi partiduren faltan Azken urteetan lehen taldeko kapitaina izan den Aritz Imaz Aranguren “Ixku”-k, behingoz merezitako omenaldia jasoko du Beasain Kirol Elkartea eta beasaindar zale guztien aldetik. Hamar urte lehen taldean egin duen jokalariari urrezko intsignia emateko ohiturari jarraituz, Beasain Kirol Elkarteak azken urtean gertatutako osasun krisia medio, merezitako omenaldia egiteko...
Gehiago irakurri

ROBERTO TURRIENTESEN OROIMENEZKO EKITALDIA

Beasain eta Anaitasunaren arteko partida hasi aurretik, jokalari ohi eta kapitain bagoneroaren oroimenezko plaka bat erakutsiko da Datorren asteazkenean, hilak 8, Loinazera joatekoak diren zaleei behar den aurrerapenarekin joan daitezen eskatzen zaie Abenduaren 8an, hirugarren mailako Beasain KEko eta Azkoitiko Anaitasuna taldeek Loinatzen jokatuko duten partidaren atarian, Roberto Turrientes zena oroitzeko ekitaldia egingo da. Partida hasi baino ordu laurden lehenago hasiko den ekitaldi horretan, Loinatz udal-estadioan jokalari eta talde txuri-urdineko kapitaina izan zena gogoratuko duen...
Gehiago irakurri

LIGAREN HASIERA ETA BAZKIDEEI KUOTA KOBRATZEA

Datorren astetik aurrera klubak denboraldi honi dagokion kuota kobratzeari ekingo dio Asteburu honetan liga hasiko da hirugarren mailan eta horrela Beasainek 2021-2022 denboraldiari dagokion abonuak kobratuko ditu. Beraz, urriaren 6tik aurrera, klubak kuota hori kobratuko die ordainketa helbideratuta duten bazkide guztiei. Helbideratuta ez dutenek hilaren 15ean izango dute ordainketa egiteko aukera, 19: 00etatik 20: 00etara, oinazko udal futbol zelaiko bulegoan. Liga hasiera Tolosaren aurka Datorren larunbatean, hilaren 4an, Beasain KEk denboraldiko lehen partida jokatuko du...
Gehiago irakurri

Real Sociedad – Alaves, emakumezkoen XI. Euskal Herria Koparen finalerdia Beasainen

Beasain Kirol Elkartea, Beasaingo Udala eta EHkirola elkartearen elkarlanari esker emakumezkoen goi mailako partida jokatuko da Beasainendatorren igandean Sarrera eta gonbidapenak ehkirola.eus-en eskuratu daitezke eta segurtasun eta babes neurriak beteta aforoa mugatua izango da Abuztuaren 22an eguerdiko 12etan jokatuko da Loinaz udal futbol zelaian emakumezkoen goi mailako futbol partida hau. Aurrez aurre, Reala eta Alaves izango dira eta dagoeneko sarrerak salgai daude ehkirola.eus-en. Egunean bertan ere eskuratu al izango dira , aforoa bete arte. Beasain...
Gehiago irakurri

Edukiera mugatua eta babes neurriak lehen taldearen adiskidantzazko partiduan Loinazen

Ateak irekiko dira ikusleei harik eta legeak ezarten duen gehienezko edukiera bete arte Bazkideek lehentasuna izango dute ordu erdi lehenago zelaian sartzeko Aurredenboraldiko prestakuntzaren baitan lehen neurketa jokatuko du Beasain KEko lehen taldeak Real Sociedad C taldearen aurka larunbat honetan Loinazen goizeko 10:30ean hasita. Partiduak berarekin ekarriko duen nobedade nagusia ikusleak zelaian sartu ahal izango direla da. Hori bai, egun ezarrita dauden babes eta segurtasun neurriak betez. Klubak bazkideei dien begiruneagatik lehentasuna emango die zelaian...
Gehiago irakurri

Ilusioa eta aurpegi berri ugari lehen taldearen aurkezpenean

Hirugarren mailako taldearen aurredenboraldiko prestakuntza garaia gogo eta itxaropen handiz hasi da irailean hasiko den denboraldiari begira. Aurretik adiskidantzazko 5 partida jokatuko dituzte. Pandemiaren ondorioz ateak itxita, eguraldiaren beroarekin eta beasaindar familia osoa ilusioz gainezka, aurkeztu zen Beasain KEko lehen taldea joan den astelehenean, hilaren 19an. Bertan zeuden guztien buruan, ilusio itzela eta lanerako gogoa helburu jakin batekin, irabazi eta irabazi. Azken hiru denboraldi gazi-gozoak atzean uzteko desio bizia eta une honetan, epe motzean pentsatuz...
Gehiago irakurri

Beasain Kirol Elkarteak bere masa sozialaren laguntza eskatu du

Egiturazko gastuek behartuta, urteko kuota kobratuko die bazkideei, eta gastu finkoaren zati proportzionala jokalariei. Osasun-krisiak zalantza eragin arren, talde guztien entrenamenduak hasi dira. Covid 19ak bete-betean eragiten jarraitzen du klubaren egunerokotasunean eta ohiko jardueren garapenean; bai kirol mailan, bai arlo ekonomikoan. Ahal den neurrian eta federazioaren eta osasun agintarien irizpideak jarraituz, Beasain KEak talde guztien entrenamenduekin eta Futbol Eskolarekin jarraitzen du. Hirugarren mailako taldearen etajubenil nazionalaren kasuan, euren ligetan lehiatzen eta euren partidak erregulartasunez jokatzen...
Gehiago irakurri

Christian Guijarro fitxaketa berria

Hirugarren mailako taldea fitxaketa berria egin du neguko merkatuan. Christian Guijarro andoaindarra izango da kamiseta txuri-urdina jantziko duen jokalari berria. 2.B mailako Leioa taldetik dator eta Ordizian, Pasaian eta Tolosan jokatzen aritua da. Hegaleko jokalaria da eta punta erdian ere ongi moldatzen da. Aupa Beasain!!

Igor Gordobil da lehen taldeko entrenatzaile berria

Entrenatzaile arrasatearrak gaurtik aurrera zuzenduko du hirugarren mailako taldea. Taldea suspertu eta bultzada berri bat ematea izango da arduradun berriaren eginkizun nagusia. Igor Gordobil izango da gaurtik aurrera Beasain Kirol Elkarteko lehen taldearen gidaria. Atzo itxitako akordioaren ondotik Arrasateko entrenatzaileak baiezkoa eman dio Beasain KEren eskaintzari eta gaur bertan hasiko da taldea zuzentzen. Epe finkorik ezarri ez den arren, denboraldi honetarako konpromisoa sinatu dute bi aldeek baina aurrerantzean lotura hori luzatzeko aukera zabalik dago. 49...
Gehiago irakurri

AFORO MUGATUA ETA BABES NEURRIAK DENBORALDIA HASTEKO

Hirugarren mailako 2020-2021 denboraldiari hasiera emango zaio larunbat honetan Loinatz Udal Futbol zelaian. Beasain KEko lehen taldeak Somorrostro talde bizkaitarraren bisita jasoko du. Partidua arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Ikusleak zelaira sartu ahal izango dira baina segurtasun eta babes neurri bereziak hartuta. Une ezohikoa bizitzen ari gara. Covid-19ak eragindako pandemiak gizarte gisa ahulak garela erakutsi du, eta gure ohiturak aldatzera eta gure plan pertsonalak eta kolektiboak egoera berri honetara moldatzera behartu gaitu. Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak...
Gehiago irakurri

Covid 19ak eragindako denboraldiaren balorazio positiboa urteko batzar orokorrean

Bazkideei esker, alderdi ekonomikoa positiboan itxi zen. Kirol arloari dagokionez, baja eta alten artean, hirugarren mailako taldeak dozena erdi jokalari aldatuko ditu. Jende gutxirekin, ohi bezala, eta modu positiboan bukatu zen Beasain KEren urteko batzarra. Derrigorrezko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri zorrotzekin burutu zen ohiko urteko batzarra. Zuzendaritzak aurreko aktaren irakurketa, txosten ekonomikoa eta kirol-balorazioa zituen aztergai eguneko gai-zerrendan, galde-erreguen atalera iritxi aurretik. Denboraldiaren errepasoak pandemia izan zuen ardatz nagusi, baita 19. covid -ak eragindako alarma egoera eta horren ondorioak ere. Alderdi ekonomikoari...
Gehiago irakurri

Deialdi 2019-20 Batzar Orokorrerako

Honen bidez, hitzordu honen deialdi zabala egitea eskatzen dizuegu: Urteroko legez, 2019/2020 denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak, bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatzen du. Bertan denboraldi amaitu berriaren balorazio orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguna: ekainaren 30a, asteartea. Tokia: Caja Laboral Kutxako bulegoetan (Urbialde plaza), Beasain. Ordua: 19:30tan Eguneko gai-zerrenda: Agurra Txosten ekonomikoa Kirol balorazioa Besteak Galde-erreguak

Bazkide kuoten itzulera denboraldia bertan behera geratu ostean

Futbol Eskola eta oinarrizko futbol taldeetako jokalarien kuotekin ere berdina egingo da Koronabirusaren pandemiak lehiaketa guztien behin betiko etetea ekarri du. Halaxe adierazu dute ofizialki erakunde eta federazioek. Egoera eta ondorioz erabaki honek zuzen zuzenean eragin dio klubaren ekonomiari. Gainera, gure etorkizun hurbila nolakoa izango ote den zalantza gehitzen badiogu, egoera oso zailean gaudela ziurta dezakegu. Zaila ezustekoagatik, eta zaila sortutako ezjakintasunagatik. Ausardiaz eta indarrez aritzeko garaia suertatu zaigu. Beasain,K.E.-ak 100 urte baino gehiagoko historia du. Une...
Gehiago irakurri

BEASAIN-TOLOSA PARTIDUA KLUBARI LAGUNTZEKO EGUNA

Sarrera orokorrak 15 euro, bazkideak eta erretiratuak 10 euro eta bazkide erretiratuak 8 euro ordaindu beharko dituzte. Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan jokatuko da Loinaz futbol zelaian 3. mailako gipuzkoar taldeen arteko partidurik interesgarrienetakoa. Etxeko taldeak, Beasainek, Tolosa taldearen bisita jasoko du, gipuzkoarren arteko lehia beraz hirugarren mailako 14garren jardunaldia izango den honetan. Hori horrela, eta partidu honek sortuko duten ikusmiña dela eta, Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak klubari laguntzeko eguna izendatu du norgehiagoka hau. Sarrerak beraz, prezio...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.