BERRIAK

PORROTA ARRIGORRIAGAN

3. RFEF IV. multzoa: Padura 3-1 Beasain (Borja) Arrigorriagarako irteera zaila zen. Santo Cristo futbol zelai txikia da, eta baloiak denbora gehiago egiten du airean zelaian baino, bigarren jokaldietarako aukera emanez intentsitate handiko jokoa eskainiz. Ez da erraza puntuak lortzea. Padurak ondo daki hori, eta ederki dakite etekina ateratzen horri. Hasieratik izan zen nagusi Beasain, abagune argirik gabe, baina hurbilketekin gola urrun ez zegoela zirudien. Harik eta zelai erditik egindako urruneko jaurtiketa batean, baloia gure...
Gehiago irakurri

LUZAPENEAN PUNTU BAT BERRESKURATUTA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1 – 1 Touring (Aritz Eguren)  Karteldegiak partida bakarra eskaini digu Aste Santuko opor egun hauetan. Ostegun Santu goiza futbolzaleentzat topagune Loinatz. Itxura ona harmailetan Touringeko jarraitzaileen ordezkaritza zabalarekin. Lehen zatian ez zen futbol askorik ikusi, Beasainen nagusitasunarekin baina aurkariaren ate aurrean aukera argirik sortu gabe. Atsedenaldiaren ostean aldaketa etorri zen eta lehen 18 minutuetan Beasainek baloia azkarrago mugitu zuen hiru aukera garbi sortuz. Baina bisitarien atezainak asmatu eta markagailuan...
Gehiago irakurri

PUNTU BAT OSO ZAILA DEN ZELAIAN

3. RFEF IV. multzoa: Urduliz 0-2 Beasain (Julen Etxeberria, De la Parra) Oso partida zaila Astronomo futbol zelaian. Lehen 25 minutuak Beasainenak izan ziren, baina aukera argirik gabe Eneko Lizasok 25. minutuan izan zuena arte. Hortik atsedenaldira etxekoak nagusitu ziren, lehia guztietan nagusitu ziren eta baloiaren jabe egiteko borrokan ere bai. Gola lortzetik gertu izan ziren. Baina huts eta hutseko markagailuarekin iritsi ginen atsedenaldira. Etenaren ondoren Beasain agintzen hasi zen eta bosgarren minutuan, aukera argia...
Gehiago irakurri

LANDER GASTESIREN GOLEN REPOKERRA LOINATZEN

Gure lehen taldearekin joan aurretik, asteburuko izena azpimarratu behar dugu. Lander Gastesi aurrelari txuri-urdinak bost gol sartu zituen Jubenilen Nazional Mailako taldearekin, Indartsu taldearen aurkako garaipenean. Golen repokerra, Loinatz udal futbol zelaiaren historiaren oroimenean gordetzeko arratsalde batean. 3.RFEF IV. multzoa: Urduliz 0-2 Beasain (Julen Etxeberria, De la Parra) Garaipen garrantzitsua Iparralden Aurreko jardunaldian Portugaleteren aurka galdu ondoren, taldeak Bizkaia aldera bidaiatu zuen partida gogor batean Urdulizi aurre egiteko. Zelaiaren egoera txarrak, oso lehorra zegoen, partida...
Gehiago irakurri

KOLPE GOGORRA LEHEN TALDEARENTZAT LOINAZEN

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 0 – 1 Portugalete  Aste honetan, Josu Rezola atzelariaren belauneko lesio larriaren zoritxarreko albistea iritsi zen, eta taldekideak haren omenezko kamiseten bidez babesa adierazi zioten partidaren atarian. Partida garrantzitsua zen larunbat arratsaldekoa Loinatzen. Mailako handienetako bat den Portugaleteren bisita jasotzea ez zen gauerdiko ahuntzaren eztula. Partida ez zen ondo hasi. Bosgarren minutua bete gabe zegoen eta Arza lesionatuta atera zen zelaitik. Lehen zati borobila burutu zuen taldeak, aukera oso argiekin....
Gehiago irakurri

PUNTU BAT GEHIAGO IBAIONDON

3. RFEF IV. multzoa: Derio 0-0 Beasain Jakina zen larunbat arratsaldean Ibaiondon jokatu beharreko norgehiagoka oso zaila izango zela, Derio sei partida jarraian porrota ezagutu gabe zetorrelako neurketara. Lehen zati parekatu baten ondoren, atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago arazo larri bat iritsi zen bagoneroentzat, Eguren erdiko atzelaria galdu zuten txartel hori bikoitzagatik. Horren ondorioz, entrenatzaileak taldearen egitura aldatu behar izan zuen atsedenaldian, eta jokalari bat gutxiagorekin jokatzera egokitu bigarren zati osoan. Baina bigarren erdian, 66....
Gehiago irakurri

GARAIPEN ONA ANAITASUNAREN AURKA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3 – 1 Anaitasuna  Arratsalde hotza Loinazen eta are eta hotzagoa bihurtu zen bosgarren minutuan Jonma bagoilari ohiak Anaitasuna aurretik jarri zuenean markagailuan. Bagoilarien nagusitasun hutsalak ez zuen aurkitzen kanpotarren aterainoko bidea, eta aurkitzen zuenean, azken pasean edo errematean ez zuen asmatu harik eta atsedenaldiaren atarian, 45. minutuan, Eneko Lizasok berdinketaren gola sartu zuen arte. Bigarren zatian etxekoak ziren nagusi. Bigarren gola 20. minutura arte ez zen iritsi. Orduan, Borjaren...
Gehiago irakurri

AZTERKETA GAINDITUA ONDARROAN

3. RFEF Ondarroako Aurrera 2-3 Beasain Nahiz eta sailkapen-taulak adierazten duena adierazi, Beasain bigarren eta Aurrera azkena, jakina zen Zaldupen irabaztea ez dela lan erraza. Etxekoak 36. minutuan aurreratu ziren, Josu Aldazabal kapitainaren golari esker. Horrela joan ginen atsedenaldira. Misterrak aldaketak egin bazituen ere, asko kostatu zen markagailuan berdinketa jartzea. 79. minutura arte ez zen iritsi, Alain Eizmendiri esker. Ordurako etxekoak bat gutxiagorekin zeuden Monsef Buedanek bigarren txartel horia ikusi ostean. Golak gureak indartu zituen...
Gehiago irakurri

BI PUNTUK IHES EGIN ZUTEN

3. RFEF Beasain 1 – 1 Basconia (Borja) Loinatz bisitatu zuen Athleticen bigarren filialak. Zaila da azaltzea nola ihes egin zuten etxetik bi puntuk, gure lehen taldea askoz gehiago izan bait zen partidan. Etxekoak aurreratu zituen Borjak, 24. minutuan. Beasain jaun eta jabe izan zen lehen zatian. Baina izandako aukerak asmatu ez izanak, zazpi minutu geroago defentsan egindako akats larri baten ondorioz, penaltiz Hierrok berdinketa jarri zuen markagailuan atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren zatia bagoilariena izan...
Gehiago irakurri

MARKAGAILUA IRAULI ZUTEN ZUBIETAN

3. RFEF Añorga 3 – 4  Beasain (Mikel Aizpurua, Borja -3-) Partida eroa larunbat arratsaldean Zubietan bizi eta sufritutakoa. Zeharo gaizki zelairatu zen taldea mailako azken sailkatuaren etxean. Ordu erdirako, etxekoak 2-0 nagusi ziren Aranburu eta Ceberioren golei esker eta bagoilarien entrenatzaileak bi aldaketa egin zituen. Baina egoerak okerrera egin zuen eta atsedenaldira iritsi aurretik Añorgaren hirugarren gola iritsi zen Peru Larrañagaren eskutik. Taldea bigarren zatian irauli zen eta 10. minutua baino lehen Mikel Aizpuruak...
Gehiago irakurri

GARAIPENA BIGARREN ITZULIA HASTEKO

3. RFEF Beasain 4 – 1 Alaves C (Ximon, Ivan Claver, Alain Eizmendi, Aritz Fernandez (pp)) Joan den igandeko kolpe gogorraren ondoren, taldeak bigarren itzulia etxean hasi zuen, Alavesen hirugarren taldea etxean hartuz. Bi aurpegi oso desberdineko partida. Lehen zati deserosoa, oso itxia, espaziorik gabekoa, non aurrelari azkarrak dituen kanpoko taldeak aurrea hartu zuten markagailuan. Defentsa tokiz kanpo zegoela, Tounkara Diarrak ate aurrean bakarrik baloia bultzatu besterik ez zuen behar izan. Atsedenaldira iritsi aurretik, Julen...
Gehiago irakurri

JOKALARI BERRIAK TALDEAN ETA PORROTA

3. RFEF Beasain 1 – 2 Deusto  Neguko merkatua itxi da gure lehen taldearentzat. Bi jokalari berri etorri dira eta Jon Arzamendi itzuli da, lesio luze baten ondoren. Calahorratik, Realak utzita, Eneko Lizaso oriotarra heldu da eta Eneko Eizmendi beasaindarra ere taldera gehitu da. Azken jardunaldian Sarrienan Leioaren aurka galdu ondoren, arratsalde eguzkitsu baina hotz batean, gure lehen taldeak Deustu hartu zuen Loinatzen. Denboraldi honetan, agian, beste denboraldi batzuetan bezain lehiakorra ez zen taldea zirudien...
Gehiago irakurri

PORROTA SARRIENAN

3. RFEF Leioa 2-0 Beasain Sarrienan jokatzea beti da gaitza, eta hala izan da. Garaiz, 11. minutuan, etxekoek aurrea hartu zuten penaltiz, Luis Manuel Villaren bitartez. Horrela mantendu zen markagailua 89. minutua arte. Zelaian ordu laurden zeraman David Hernandezek, 2-0ekoa jarri zuen arte. Vitoriaren garaipenarekin, 3-1 Padurari Unben, liderrarengandik sei puntura geratu gara. Datorren asteburuan Deustu hartuko dugu Loinazen. Beste emaitzak Ohorezko Erregional Maila: Beasain 0-1 Ordizia Jubenilen Nazional Liga: Tolosa 3-1 Beasain (Iraitz) Jubenilen...
Gehiago irakurri

GARAIPENA LEHIAKETA ITZULI ETA GERO

3. RFEF Beasain 4 – 1 Cultural Durango (Alain Eizmendi, Ximon, Julen Etxaniz, Mikel Aizpurua) Jardunaldi oso murriztua izan da asteburu honetan, bi partiduk bakarrik osatzen bait zuten karteldegia. Gabonetako etenaldiaren ondoren, Loinatzera itzuli da lehiaketa Durangoko Culturalaren bisitarekin. Orain dela aste gutxi batzuk Igor Gordobilek hartu zuen talde bizkaitarrren gidaritza, hain zuzen ere azken bi denboraldi eta erdian beasaindarren entrenatzailea izandakoa. Beasain aurkaria baino gehiago izan zen partida osoan zehar. 18. minutuan Alain Eizmendik...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.