BERRIAK

Christian Guijarro fitxaketa berria

Hirugarren mailako taldea fitxaketa berria egin du neguko merkatuan. Christian Guijarro andoaindarra izango da kamiseta txuri-urdina jantziko duen jokalari berria. 2.B mailako Leioa taldetik dator eta Ordizian, Pasaian eta Tolosan jokatzen aritua da. Hegaleko jokalaria da eta punta erdian ere ongi moldatzen da. Aupa Beasain!!

Igor Gordobil da lehen taldeko entrenatzaile berria

Entrenatzaile arrasatearrak gaurtik aurrera zuzenduko du hirugarren mailako taldea. Taldea suspertu eta bultzada berri bat ematea izango da arduradun berriaren eginkizun nagusia. Igor Gordobil izango da gaurtik aurrera Beasain Kirol Elkarteko lehen taldearen gidaria. Atzo itxitako akordioaren ondotik Arrasateko entrenatzaileak baiezkoa eman dio Beasain KEren eskaintzari eta gaur bertan hasiko da taldea zuzentzen. Epe finkorik ezarri ez den arren, denboraldi honetarako konpromisoa sinatu dute bi aldeek baina aurrerantzean lotura hori luzatzeko aukera zabalik dago. 49...
Gehiago irakurri

AFORO MUGATUA ETA BABES NEURRIAK DENBORALDIA HASTEKO

Hirugarren mailako 2020-2021 denboraldiari hasiera emango zaio larunbat honetan Loinatz Udal Futbol zelaian. Beasain KEko lehen taldeak Somorrostro talde bizkaitarraren bisita jasoko du. Partidua arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Ikusleak zelaira sartu ahal izango dira baina segurtasun eta babes neurri bereziak hartuta. Une ezohikoa bizitzen ari gara. Covid-19ak eragindako pandemiak gizarte gisa ahulak garela erakutsi du, eta gure ohiturak aldatzera eta gure plan pertsonalak eta kolektiboak egoera berri honetara moldatzera behartu gaitu. Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak...
Gehiago irakurri

Covid 19ak eragindako denboraldiaren balorazio positiboa urteko batzar orokorrean

Bazkideei esker, alderdi ekonomikoa positiboan itxi zen. Kirol arloari dagokionez, baja eta alten artean, hirugarren mailako taldeak dozena erdi jokalari aldatuko ditu. Jende gutxirekin, ohi bezala, eta modu positiboan bukatu zen Beasain KEren urteko batzarra. Derrigorrezko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri zorrotzekin burutu zen ohiko urteko batzarra. Zuzendaritzak aurreko aktaren irakurketa, txosten ekonomikoa eta kirol-balorazioa zituen aztergai eguneko gai-zerrendan, galde-erreguen atalera iritxi aurretik. Denboraldiaren errepasoak pandemia izan zuen ardatz nagusi, baita 19. covid -ak eragindako alarma egoera eta horren ondorioak ere. Alderdi ekonomikoari...
Gehiago irakurri

Deialdi 2019-20 Batzar Orokorrerako

Honen bidez, hitzordu honen deialdi zabala egitea eskatzen dizuegu: Urteroko legez, 2019/2020 denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak, bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatzen du. Bertan denboraldi amaitu berriaren balorazio orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguna: ekainaren 30a, asteartea. Tokia: Caja Laboral Kutxako bulegoetan (Urbialde plaza), Beasain. Ordua: 19:30tan Eguneko gai-zerrenda: Agurra Txosten ekonomikoa Kirol balorazioa Besteak Galde-erreguak

Bazkide kuoten itzulera denboraldia bertan behera geratu ostean

Futbol Eskola eta oinarrizko futbol taldeetako jokalarien kuotekin ere berdina egingo da Koronabirusaren pandemiak lehiaketa guztien behin betiko etetea ekarri du. Halaxe adierazu dute ofizialki erakunde eta federazioek. Egoera eta ondorioz erabaki honek zuzen zuzenean eragin dio klubaren ekonomiari. Gainera, gure etorkizun hurbila nolakoa izango ote den zalantza gehitzen badiogu, egoera oso zailean gaudela ziurta dezakegu. Zaila ezustekoagatik, eta zaila sortutako ezjakintasunagatik. Ausardiaz eta indarrez aritzeko garaia suertatu zaigu. Beasain,K.E.-ak 100 urte baino gehiagoko historia du. Une...
Gehiago irakurri

BEASAIN-TOLOSA PARTIDUA KLUBARI LAGUNTZEKO EGUNA

Sarrera orokorrak 15 euro, bazkideak eta erretiratuak 10 euro eta bazkide erretiratuak 8 euro ordaindu beharko dituzte. Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan jokatuko da Loinaz futbol zelaian 3. mailako gipuzkoar taldeen arteko partidurik interesgarrienetakoa. Etxeko taldeak, Beasainek, Tolosa taldearen bisita jasoko du, gipuzkoarren arteko lehia beraz hirugarren mailako 14garren jardunaldia izango den honetan. Hori horrela, eta partidu honek sortuko duten ikusmiña dela eta, Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak klubari laguntzeko eguna izendatu du norgehiagoka hau. Sarrerak beraz, prezio...
Gehiago irakurri

FISIOTERAPIA ZERBITZUA 2019-2020 DENBORALDIA

BEASAIN KE – ESKURA OSASUN ZENTROA Denboraldi honetan aldaketa egongo da fisioterapia zerbitzuan. Hemendik aurrera, fisioterapia zerbitzua Eskura Osasun Zentroak eta Beasain Kirol Elkarteak sortutako hitzarmen berri baten bitartez bideratuko da. Lehengo urtean, Asier Dorronsoro zen klubeko fisioterapeuta Loinaz futbol zelaian, eta orain, Eskura Osasun Zentroa ireki duenez, hitzarmen bidez, jokalari guztiak bertara joateko aukera dute. Lehengo urtetan bezala izango da ordutegi funtzionamendua. Eskura Osasun Zentroko telefonora deitu beharko da (edo whatsapp-a bidali) txanda eskatzeko....
Gehiago irakurri

BEFF-ERAKO IZENEMATE EPE AMAIAERA

Irailaren 7an amaituko da Beasain Futbol Festan parte hartzeko izena emateko epea Parte hartu nahi duten taldeek Beasaingo Xerbera tabernan dauden izena emateko orriak bete beharko dituzte Astebete geratzen da Beasaingo Futbol Festaren hasierarako. Irailaren 13, 14 eta 15an izango da Beasaingo Loinazko San Martin plazan eta parte hartu nahi duten taldeek irailaren 7a izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako Beasaingo Xerbera tabernara jo beharko dute (Geltoki ondoan, Barrendain plazan) eta bertan izena emateko...
Gehiago irakurri

BEASAIN KE LANTALDE TEKNIKOA

IZENA POSTUA JAIOTEGUNA JATORRIA Oinatz Orue Entrenatzaileen Laguntzailea 06/09/1983 Beasain Eric Mendez Atezainen Prestatzailea 12/10/1993 Zaramaga Ibai Iturriotz Fisioterapeuta 19/10/1996 Beasain Asier Dorronsoro Fisiotepeuta 17/01/1992 Beasain Enrique Pradp Delegatua 10/04/1992 Beasain Rafa Jarit Delegatua 19/11/1965 Beasain Javi de Leon Delegatua 30/06/1959 Beasain

BEASAIN HIRUGARREN MAILA 19-20 DENBORALDIA

2019-20 Denboraldirako plantilla:                         JOKALARIAK POSTUA JAIOTEGUNA JATORRIA Iker Bastida Atezaina 09/10/1999 Real Sociedad C Ibon Gonzalez Atezaina 05/12/1995 Beasain Ivan Castillo Atzelaria 27/05/1996 Beasain Aritz Imaz Atzelaria 10/01/1990 Beasain Jon Arzamendi Atzelaria 10/04/1992 Sestao River Eneko Cortes Atzelaria 13/04/2001 Beasain JLN Iban Balerdi Atzelaria 20/12/1992 Beasain Altair Reyes Atzelaria 26/05/1994 Beasain Ibai Urteaga Erdilaria 07/04/2000 Beasain JLN Aritz Eguren Erdilaria 07/02/1994 Beasain Unai...
Gehiago irakurri

3º MAILA AURKEZPEN DEIALDIA

Adiskideok agur   Honen bidez, aurkezpen-agerraldi honetarako gonbidapena luzatzen dizuegu:   Eguna: uztailaren 15a, astelehena. Tokia: Loinatz udal futbol zelaia. Ordua: 19:00etan   Gaia:   Beasain Kirol Elkartearen 2019/20 denboraldiko HIRUGARREN MAILAKO taldearen aurkezpena     Adeitasunez   BeasainKEko zuzendaritza batzordea

DEIALDIA: BATZAR OROKORRA

Adiskideok agur Honen bidez, hitzordu honen deialdi zabala egitea eskatzen dizuegu: Urteroko legez, 2018/2019 denboraldiari amaiera emateko, Beasain Kirol Elkarteak, bazkideen batzar nagusirako deialdia luzatzen du. Bertan denboraldi amaitu berriaren balorazio orokorrak aurkeztuko ditu zuzendaritzak. Eguna: ekainaren 19a, asteazkena. Tokia: Caja Laboral Kutxako bulegoetan (Urbialde plaza), Beasain. Ordua: 19:30tan Eguneko gai-zerrenda: Agurra Txosten ekonomikoa Kirol balorazioa Besteak Galde-erreguak Adeitasunez BeasainKEko zuzendaritza batzordea

FUTBOL ESKOLA OHARRA

Datorren denboraldiari begira, Beasain Kirol Elkarteak Futbol Eskolako taldeak osatzeko jokalarientzako frogak burutu behar ditu. Hori dela eta, 2008an jaiotako gaztetxoei, Igartza futbol zelaira etortzeko deialdi irekia egiten die. Entrenamenduak egun eta ordutegi hauetan burutuko dira: Ekainaren 11a asteartea eta ekainaren 13a osteguna. Ordutegia, 17:30etik 19:00etara   Eskerrik asko
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.