BERRIAK

DATORREN DENBORALDIAN FUTBOL ESKOLA PARTE HARTZEKO FROGAK

O Coutoko -Ourense- jaitsierak eragindako kolpe gogorraren ondoren, Beasain buru-belarri sartuta dago plantilla lehiakorra osatzeko lanean, 2023-24 denboraldiari aurre egiteko Hirugarren RFEFko IV. multzoan. 20 urte eman genituen Hirugarren Mailan, duela urtebete Las Rozasen igoera lortu aurretik, eta badakigu zein zaila den kategoria hori. Horregatik, albiste zoragarria da Julen Zubillaga erdilari tolosarrak Beasainen elastiko txuri-urdina defendatzen jarraitzeko urte betez kontratua berritu izanak. Julenek urtebete bakarrik darama gurekin, baina zalantzarik gabe taldeko ardatzetako bat da. Apurka-apurka,...
Gehiago irakurri

DATORREN DENBORALDIAN FUTBOL ESKOLAN PARTE HARTZEKO FROGAK

Datorren denboraldiari begira, Beasain Kirol Elkarteak Futbol Eskolako taldeak osatzeko jokalarientzako frogak burutu behar ditu. Hori dela eta, 2012an jaiotako haurrei, Igartza futbol zelaira etortzeko deialdi irekia egiten die. Entrenamenduak egun eta ordutegi hauetan burutuko dira: Egunak, ekainaren 7an eta 14an. Ordutegia, 18:30etik 19:45era.

IGOR GORDOBILEK EZ DU LEHEN TALDEA ZUZENTZEN JARRAITUKO

Josean Saiz Beasain KEk eta Igor Gordobilek euren arteko harremana eteko erabakia hartu zuten atzo, asteazkena. Honela bada, Igor Gordobilek eta Unai Etxeberriak -bigarren entrenatzaileak- agur esan diote lehen taldeari. 2021eko urtarrilean Jose Luis Riberak Beasaingo entrenatzaile kargua utzi ondoren, Igor Gordobilek hartu zuen Beasaingo lehen taldea zuzentzeko ardura. Exijentzia handiko ia bi urte eta erdi izan dira, lan handia eta dedikazio izugarria, une oso onekin, hala nola Madrilen lortutako igoera 2 RFEFra. Duela gutxi,...
Gehiago irakurri

PORROTA ETA JAITSIERA OURENSEN

Josean Saiz Hau da inoiz egin nahi izan ez dudan kronika. Loinatzen hutsean berdindu ondoren, mailari eusteko lehia Ourensen jokatu zen. Partida orekatua, etxekoen nagusitasuna lehen zatian, baina gure defentsak eta atezain bagoilariak ondo eutsi zioten erasoari. Gure aukerarik onena Zubillagaren jaurtiketa bat izan zen, gutxigatik kanpora joan zena. Bigarren zatiaren hasieran korner batetan sartu ziguten golak dena maldan gora ipini zuen. Minutu zailak izan ziren eta etxekoek partidua erabakita uzteko aukera izan zuten, baina...
Gehiago irakurri

OURENSEN ERABAKIKO DA DENA

Itzulerako partida O Couton jokatuko da larunbat honetan 17: 00etan Josean Saiz Loinatzeko harmailak gainezka, tentsioz betetako partida jokatu behar zen bere garrantzia ikusita. Lehen zatia ona izan zen, bi taldeen konbinaziozko jokoarekin, baina errematea falta izan zen. Bi taldeek tentu handiz jokatu zuten, edozein akats erabakigarria izan zitekeelako. Bigarren zatian galiziarrak kementsu atera ziren eta bagoilarien defentsa kinka larrian jarri zuten, baina Artetxeren geldiketek berdinketa mantendu zuten markagailuan. Azken txanpan, etxekoen joko zuzenagoarekin aukerak...
Gehiago irakurri

OURENSEREN ANALISIA, MAILARI EUSTEKO MENDEAN HARTU BEHARREKO AURKARIA

Liga erregularra ixten zuen aurreko partidan bezala eta Loinatz bete asmoz, klubak partidarako bi gonbidapen oparituko dizkio bazkide bakoitzari Josean Saiz Igande honetan, 17:00etan, Loinatzen, Ourenseren bisita jasoko dugu mailari eusteko kanporaketaren joaneko partidan. Ruben Dominguezek taldeko entrenatzaileak txartel gorria ikusi zuen igandean O Couton, Laredoren aurkako berdinketan. Partida 1-0 irabazten ari zirenean penalti bat hutsegin zuten eta jokalari bat gehiagorekin, 93.enean penaltiz sartu zieten Play Outera kondenatzen zituen gola. Aurkeztu dezagun gure aurkaria. 1977an...
Gehiago irakurri

BEASAINEK OURENSEREN AURKA JOKATUKO DU MAILARI EUSTEKO KANPORAKETA

Joaneko partida Loinatzen jokatuko da datorren igandean 17:00etan eta itzulerakoa Ourensen hurrengo asteburuan Bestalde, bigarren taldeak Ohorezko Dibisiora igotzea lortu du joan den larunbatean Anaitasuna B taldea 1-0 mendean hartuta Josean Saiz Mailari eustea lortzeko azken urratsa Ourense CFren aurkako norgehiagoka izango da. Igande honetan izango da lehen hitzordua Loinatzen, 17:00etatik aurrera. Bagoilariek Ourensera abantailarekin joateko emaitza on bat lortu beharko dute. Zuzeneko jaitsiera saihestu eta mailari eusteko aukera, joan den igandean lortutako garaipenari esker...
Gehiago irakurri

TUDELANORI IRABAZI BEHAR JAITSIERA SAIHESTEKO

Loinatz zale txuri urdinez betetzeko klubak bazkide bakoitzari bi sarrera emango dizkio  Bi jardunaldiren faltan, bigarren taldeak Anaitasuna B hartuko du etxean, Ohorezko Mailara zuzenean igotzeko lidergoari eusteko borrokan Josean Saiz Liga amaiera heldu da, azken jardunaldia Loinatzen biziko dugu, igande honetan 12: 00etan. 2. RFEF mailako gure lehen taldeak, jaitsiera edo bizirik jarraitzeko promozioa jokatzeko aukera izango ditu jokoan. Ez dago besterik. Tudelanoren bisita jasoko dugu, indar ekonomiko handiko taldea, laugarren sailkatua. Sestao txapeldunarekin...
Gehiago irakurri

AZKEN AUKERA IGANDE HONETAN 12:00ETAN

Tudelanori irabazi beharra dago etxean oraingo postua ziurtatzeko eta hala bada, mailari eusteko promozioa jokatzeko Josean Saiz Unai Roperok bigarren zatian sartutako golak porrotera kondenatu gintuen Alaves B-ren aurkako lehian. Liderraren aurka Las Llanasen jasotako porrotaren ondoren, taldeak Gasteizera bidaiatu zuen urrea balio zuten puntuen bila, baina ez zen posible izan. Sailkapenean zuzeneko aurkariei dagokienez, Break Alfaron lortutako garaipenak matematikoki mailari eusteko puntuak eman zieten. Logroñes B-ren eta Cirboneroren arteko berdinketak berriz, igandeko finalerako itxaropen...
Gehiago irakurri

BORROKAN JARRAITZEKO INDARRA EMATEN DUEN GARAIPENA

Break Tarazonan irabazi eta Cirbonerok berdinketa lortu dutenez, promozio postuan jarraitzen du gure taldeak Josean Saiz-ek Jende andana harmailetan larunbat arratsaldean Loinazen Beasain eta Gernikaren arteko lehia ikusteko. Garaipena beharrezkoa zuten bi taldeen arteko partiduaren atarian, omenaldi zirraragarria eskaini zion taldeak Aitor Ituarteri berriki izan duen lesio larria dela eta. Animoak emateko oroimenezko kamiseta jantzi zuten taldekide guztiek Ituarteri babesa adieraziz. Partidari dagokionez ikusgarria izan zen. Hasi eta berehala, bagoneroek aukera garbi bat huts egin...
Gehiago irakurri

LAU FINAL GERATZEN DIRA

Josean Saiz Joan den igandean Zubietan Real C-ren aurka bat eta zero galdu ondoren, hura atzean utzi eta aurrera begira jartzea tokatzen da, nahiz eta jokoari eta aukerei dagokionez emaitza hobea merezi izan. Lau final geratzen zaizkigu, lehena larunbat honetan arratsaldeko lauretan Loinatzen. Aitor Larrazabalek zuzentzen duen Gernikak ere Urbietan galdu zuen Arenasen aurka. Denboraldi hasiera kaskar baten ondoren, foru hiribilduko taldeak bolada on bati esker play off-etako postuetara iritsi ondoren bertan geratu zen. Beraientzat...
Gehiago irakurri

BIZIRIK IRAUTEKO GARAIPENA

Arenasen aurkako garaipen bikainak jaitsierako postuetatik irtetea ahalbidetu du Josean Saiz Udaberri giroko arratsalde aparta larunbat santuan. Harmailetan  Getxoko Arenas taldeko jarraitzaileak nabarmendu arren, gure zaleak ere etxeko taldea babesteko gogoz gerturatu ziren. Futbolaz gozatzeko moduko arratsaldea suertatu zitzaigun Loinazen bildu ginen guztioi. Egia esan, partida bikaina ikusi ahal izan zen. Borjaren gol goiztiarrak bidea erraztu zigun eta Lorearenak lehen zatiaren erdian, atsedenaldira 2-0 iristea ekarri zuen play-off postuetan sartzeko borrokan zebilen aurkari bikain baten...
Gehiago irakurri

LARUNBAT HONETAN BETE DEZAGUN LOINAZ

Partida erabakigarria, larunbat honetan, 16:00etan, Loinatz udal futbol zelaian Josean Saiz Getxoko Arenasen bisita jasoko dugu, bosgarren sailkatua, igoerako play-offetan sartzeko lehia bizian, Utebo seigarren sailkatuarekin puntuetan berdinduta,. Gure lehen taldea une onean aurkitzen da. Zazpi jardunaldi dira jada porrota ezagutu gabe; hiru garaipen eta lau berdinketarekin. Egia esan, sailkapen-egoera zailean jarraitzen dugu, jaitsiera postuetan eta promozio postuan dagoen Cirbonerorengandik bi puntura. Beraz, jokoan dauden hiru puntuen garrantzia erabakigarria da, ez baitago ia huts egiteko...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.