BERRIAK

HASIERA PORROTAREKIN

Durangoko Kulturala 2 – 0 Beasain Tabiran, Durangon, ekin zion denboraldiari Beasaingo lehen talde taldeak emaitza kaskarrarekin, bi eta huts galduta. Gogoan aurreko denboraldian gertatutakoa, hiru eta huts galduta itzuli bait ginen orduan etxera. Taldeak aurre denboraldi ona osatu du eta zailtasunaz jabetuta, partida honetarako prest zegoen. Aurrez aurre, Beasaingo jokalari txuri-urdin ohien presentzia eta protagonismoa duen taldea. Gordobil entrenatzaileaz gain, Ituarte, Cristian, De la Parra eta Gelben titularrak izan ziren igandean. Partidaren nondik norako...
Gehiago irakurri

2024-2025 DENBORALDIKO KUOTA KOBRATZEA

Irailaren 1etik aurrera klubak denboraldi berriari dagokion kuota kobratzeari ekingo dio Datorren igandean, irailak 1, Beasain KE-ko bazkide kuotaren ordainketa helbideratuta duten bazkideei 2024-25 denboraldiko zenbatekoa kobratuko zaie. Helbideratuta ez dutenek lehen taldeak Loinat udal futbol zelaian jokatuko duen lehen partidutik aurrera bertako lehiatillan ordaintzeko aukera izango dute. Irailaren 14-15eko asteburuan, Beasain KEk 3. RFEFean, denboraldiko lehen partida jokatuko du Loinazen.

MARTXAN DA 24-25A

Bero itogarriarekin ekin zion gure lehen taldeak denboraldiaurreari, astelehenean, hilaren 29an, 19: 15ean, Mikel Arruabarrena tolosarraren eta Luis Clementeren bere bigarrenaren gidaritzapean. 21 jokalariko taldea goitik behera berritu eta gaztetu da. Hamar baja eta bederatzi fitxaketa izan dira. Aurreko denboralditik jarraitzen dute: Martin Artetxe, Aitor Morcillo, Aritz Eguren, Asier Sansinenea, Alex Iriondo, Julen Zubillaga, Iker Salamanca, Julen Etxeberria, Iban Claver, Markel Pita, Borja Lopez de Aguileta eta Beñat Eizagirre. Bajak: Iraitz Gelbentzu, Iban Balerdi, Julen...
Gehiago irakurri

EZIN IZAN DA

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 2.go kanporaketa, itzulikoa: Beasain 1-2 Portugalete Igoerako 2. kanporaketako itzulerako partida, larunbatean Loinazen 19:00etan. Zale portugaletetarren lau autobus eta auto partikular asko iritsi ziren. Zelaia lepo, eta Loinazen ehundaka zale jarrillero bildu ziren. Giroa ikusgarria izan zen. Lehiak espero zenari erantzun zion. Partida itxia, bizia, ia dramatikoa esango nuke. Lehen zati ona, futbola eta aukeraz betea. Atsedenaldira iritsi aurretik Ximonek aukera ezin garbiagoa izan zuen; Pitaren jaurtiketa Ibonek urrundu...
Gehiago irakurri

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

BEASAIN K.E. Klubaren Estatutuen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei dei egiten zaie 2024ko ekainaren 21ean, ostirala, Loinatz Futbol Zelaiko bileran gelan (Beasain) egingo den OHIKO BATZAR NAGUSIRA. Bilera 19:00etan izango da lehen deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian. Hona hemen gai-zerrenda: Bazkide jaun-andreek Klubaren bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak. Beasainen, 2024ko ekainaren 3an

LOINAZEN ERABAKIKO DA

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 2.go kanporaketa, joanekoa: Portugalete 0-0 Beasain Joan den larunbat arratsaldean La Floridan jokatutako joaneko partida. Zale bagoilariak Portugaletera hurbildu ziren gure lehen taldea babestu eta animatzeko 2 RFEFra igotzeko helburuan. Lehen zatia oso lehiatua izan zen, jokoaren kontrola eta zelaiko nagusitasuna Porturena izan zen. Intentsitate handiko lehen 45 minutuak, joko gutxi eta bigarren jokaldi asko. Gureak oso ondo kokatuak zelaian, Porturi ia ezer utzi gabe. Bai Martin Artetxek atepean...
Gehiago irakurri

EMAITZA GAINDITU ETA HURRENGO KANPORAKETARA

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 1go kanporaketa, itzulikoa: Beasain 2-0 Deusto (Eizagirre, Gaubeka pp) Arratsalde beroa eta harmailak bete beteak, gogortasun eta zailtasun handiko partida. Denboraldi honetan Deusturen aurka jokatutako hiru partidak porrotean amaitu ziren eta Etxezuriko joaneko 1 eta 0ekoa irauli beharra zegoen. Lehen zatian bagoilariak nagusi izan arren ez zuten aurkariaren ate aurrean asmatu. Atsedenaldian huts eta huts. Bigarren zatiaren hasieran, Ivan Claverren jokaldi bikaina eta Beñaten burukada itzela markagailuan bat eta...
Gehiago irakurri

JOANEKOAN PORROTA ETXEZURIN

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 1go kanporaketa, joanekoa: Deusto 1-0 Beasain 2. RFEFra igotzea helburu duen lehen kanporaketan, luzapenean sartutako gol batek Loinazen gora egitera behartzen gaitu. Jokoaren kontrola eta aukerak bagoilarienak izan ziren, baina ez zen asmatu eta duela astebete ligako azken partidan lortutako emaitza errepikatu zen. Egoera eta partida ordea, ezberdinak izan ziren. Beasainek ez zuen zirkinik ere utzi, eta Deusto aurrerapausoa ematen saiatu zenean, bagoilarien aukerarik onenak iritsi ziren Borjaren hanketatik....
Gehiago irakurri

LIGA AMAITUTA, PLAY OFF-EN BILA

3. RFEF IV. multzoa: Deusto 1-0 Beasain Joan den larunbatean gure lehen taldea Deustura joan zen Etxezuri zelaian liga erregularreko azken partida jokatzera. Futbol gutxiko partida izan zen, aukerarik gabe, bereziki lehen zatian. Atsedenaldian, huts eta huts izan zen markagailuko emaitza. Bigarren zatian, Beasain partidaren jabe egin zenean, urrutitik jaurtitako aldaratze batean, Markel Barojaren gola iritsi zen 54. minutuan. Hortik amaierara, bagoilariak izan ziren nagusi. Baina abagune argi gutxi eta izandakoak tokitara joan ziren, asmatu...
Gehiago irakurri

ERREGE KOPARAKO SAILKATUAK

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 3-1 Leioa (Markel Pita -2-, Beñat) Urrezko intsignia Ivan Claverri Partidaren atarian, Kepa Lasa presidenteak klubaren urrezko intsignia jarri zion Ivan Claver kapitain bagoilariari, Beasainen eman dituen 10 denboraldiengatik. Beasainera iritsi zenetik egunero lagundu digun jokalari eta pertsona handia. Jokalari historikoa jarraitzaile bagoilarientzat. Ivanek hamar denboraldi hauetan taldekide izan dituen hainbat lagun izan zituen alboan. Partida bisitarien nagusitasunarekin eta Martinen geldiketa bikainarekin hasi zen, baina hamargarren minututik aurrera egoera aldatu...
Gehiago irakurri

ERABATEKO PORROTA TABIRAN

3. RFEF IV. multzoa: Durangoko kulturala 3-0 Beasain Astebitarteko jardunaldia, maiatzaren 1ean asteazkena, eguerdiko 12:30ean. Hitzordua Tabiran zen, Igor Gordobil Beasaingo entrenatzaile ohiak entrenatutzen duen Durangoko Kulturen aurka eta zelai erdian ere Aitor Ituarte Beasaingo jokalari ohia. Ondo irten zen partidara gure lehen taldea, baloiaren jabe eginez eta arrisku sentsazioa emanez. Baina Eneko Eizmendiri adierazi gabeko penaltiaren ondoren, baloi luzea eta Umben bezala, arriskurik ez zuela zirudien jokaldi batean bat eta hutsekoa igo zen markagailura....
Gehiago irakurri

BIGARREN POSTUARI ATXIKIZ

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Lagun Onak (Claver, Ximon) Playoffetarako sailkapena lortzeko borroka Loinatzen, Azpeitiko Lagun Onak jaso genuen etxean larunbat arratsaldean. Bagoilariak indartsu irten ziren eta 13. minutuan hurbilketa batzuen ondoren lehen gola iritsi zen Beñatek ezker hegalean egindako jokaldi bikain baten ostean egindako erdiraketa, bigarren zutoinean Claverrek boleaz sareetara bidali zuen. Sekulako gola! Baina partida orekatu egin zen. Kanpotarrak gure areara iristen hasi ziren, baina arriskurik gabe. Atsedenaldia baino lehen aukera argia...
Gehiago irakurri

PORROTA UNBEN

3. RFEF IV. multzoa: Vitoria 2-0 Beasain Txapelketari geratzen zitzaion partidarik zailena zela uste zen eta baita izan ere. Unbera egindako bisitan, Eibarren bigarren taldea den Vitoriaren aurka, porrotean amaitu zen partida eta emaitza honen ondoren, txapeldun bihurtu da Vitoria 2. RFEFera igoera lortuz. Hirugarren minutuan zelai erditik arriskurik ez zuen jaurtiketa bat Alexander Hidalgok aprobetxatu zuen ustekabean eta Gasteiz aurreratu zen markagailuan. Partidak erritmoa eta intentsitatea zuen, baina aukerarik ez. Atsedenaldiaren aurretik beste jokaldi...
Gehiago irakurri

URREZKO HIRU PUNTU

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 Pasaia (Borja) Aste Santuko etenaldiko bi asteen ondoren, normaltasunera itzuli gara karteldegian. Arratsalde beroa Loinazen, bisitaria jaitsiera postuetan zegoen Pasaia zen, eta garaipen bat lortzeko premia handiarekin etorri zen. Behar hori ere bagoilariek zuten baina bigarren postua ziurtatzeko. Behar partekatua borroka horretan. Lehen zatian, bagoilariek ez zituzten beren aukerak aprobetxatu, batez ere bi. Lehena Lizasoren jaurtiketa barrura zihoala defentsa batean jo eta ez zenean sartu eta minutu batzuk geroago...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.