BERRIAK

PREFERENTEKO TALDEA IGOERATIK BOST PARTIDURA

Gure bigarren taldea bere multzoko lehen sailkatua da une honetan Josean Saizen izenean Joan den larunbatean Alustiza zelaian jokatu zuen Seguran Preferenteko gure bigarren taldeak. Irabaztea beharrezkoa zuen, gol kopuruagatik astebete lehenago lortutako lidergoa sendotzeko. Segura Goierriren aurka oso partida zaila jokatu ondoren, Gerardo eta Valdiren golek 1-2koa jarri zuten markagailuan. Bost partiden faltan, Altamiran Ordizia eta Ilintxaren arteko berdinketaren ondoren, Ordiziarekiko bi puntuko aldeak, 4 Ilintxarekiko eta 5 Anaitasunarekiko, gure bigarren taldea azken bost...
Gehiago irakurri

ASTE SANTUKO IV. FUTBOL TEKNIFIKAZIO KANPUSA

Urtero bezala Beasain KE taldeak futbol-teknifikazio kanpusa antolatzen ari da Aste Santurako. Kanpusa bi bloketan egingo da, apirilaren 3tik 5era eta 11tik 14era, goizeko 9etatik arratsaldeko 1etara. Gazteek teknika eta taktika hobetzeko aukera izango dute taldearen entrenatzaileen eskutik eta laguntasuna eta dibertimena bultzatzeko jarduerak izango dira. Izen-emateak klubaren webgunean egin daitezke, beasainke.com “Kanpus” atalean. Aukera bikaina da trebetasunak hobetzeko eta kirolaz gozatzeko Aste Santuan.

BIZIRIK JARRAITZEKO GARAIPENA

Talde bagoilaria hamaseigarren dago jaitsierako postuetan mailari eusteko postuetatik zazpi puntura Josean Saiz Cebrian Beasainek Zentronikora bidaiatu zuen aurreko jardunaldian Loinazen Tarazonaren aurkako porrot mingarriaren ondoren. Aragoarren aurka, Ximonek lehen minutuan aurreratu zituen bagoilariak, eta emaitzari eutsi zitzaion, Carlos Gonzalezek 89. eta 93. minutuetan sartutako bi golek Beasain sailkapeneko beheko postuetan utzi zuten arte. Igandean Cirboneroren San Juan zelaian jokatu beharreko partidua erabakigarria zen. Txuri-urdinek hiru puntuak lortzeko itxaropenarekin bidaiatu zuten Erriberako lurretara. Nafarrek abenduaren...
Gehiago irakurri

NEGUKO BI ERREFORTZU GEHIAGO LESIOEN BOLADA OKERRARI AURRE EGITEKO

Kerman Sukiari Jon Merino eskuin hegalekoa eta Borja Lopez de Aguileta aurrelaria gehitu zaizkio neguko merkatuaren itxieran Josean Saiz Cebrian Lehen itzuli honetan taldea kolpatu duen lesio boladak lehen taldeko plantilla murriztuta utzi du eta ondorioz, kluba neguko merkatuan mugitu behar izan da jokalari berrien bila. Lehen fitxaketa Jon Merino Crespo donostiarra da, 19 urtekoa (2003/3/3), eskuin hegaleko atzelaria, Beasain KEra Realetik utzita heldu dena. Aurreko denboraldian 3. RFEFean jokatu zuen Pasaian utzita, eta denboraldi...
Gehiago irakurri

KERMAN SUKIA LEHEN TALDERAKO NEGUKO ERREFORTZUA

Realak utzitako defentsa, 1º RFEF mailako Calahorratik dator Josean Saizen izenean Lehen itzulia amaitzeko bi jardunaldi geratzen direnean, Gabonetako parentesia eta jokalari berriak fitxatzeko neguko merkatua behin ireki dela aprobetxatuz, Beasain KEk Kerman Sukia defentsa lazkaotar gaztea fitxatzea erabaki du. Denboraldi honetako lehen zatian Realak utzita 1 º RFEF mailako Calahorran egon ondoren, gure klubera iritsi da orain. Jakina denez, denboraldiaren lehen zati hau gure taldeak jasan duen lesio andanaren ondorioz erabat baldintzatua izan da,...
Gehiago irakurri

AGUR 2022

Josean Saiz-ek 2022 hau amaitzeko egun gutxi batzuk geratzen direnean, gure Klubarentzat historikoa izan den urteari begiratua eman eta xehetasun batzuk azpimarratzeko unea da. Gure lehen taldea 3. RFEF mailan ari zen, bere hogeigarren denboraldian etenik gabe, eta zaleen artean 2002an galdutako maila berreskuratzeko irrika zegoen. Urteko lehen hilabeteetan, neguan, taldeak kalitatea ba zuela erakusten zuen eta baikorrak izateko motiboak genituen, eta udaberriaren etorrerak amestutako denboraldi amaiera zoriontsua ekarri zuen. Denboraldi amaiera ikusgarrian, azken jardunaldian...
Gehiago irakurri

IGOR GORDOBIL GOLSMEDIA SARIETAN ENTRENATZAILERIK ONENA

Gure entrenatzailea Hirugarren Federazioko IV. multzoko entrenatzaile onena aukeratu dute, Carlos Gurpegui (CD Basconia) eta Toni Seligrat (Alaves B) hautagaien aurretik Joan den denboraldiko Hirugarren Federazioko IV. multzoko entrenatzailerik onena nor den argitu da. Izendatuta zeuden hiru hautagaien artetik, saria Igor Gordobil gure entrenatzaileari eman diote. Carlos Gurpegui, CD Basconiako entrenatzailea, eta Toni Seligrat Alaves Bko misterra, (Athletic eta Alaveseko filialak talde biak), ziren beste bi hautagaiak. Arrasatearra, Hirugarren Mailako IV. taldeko entrenatzailerik onena aukeratua...
Gehiago irakurri

BEASAIN SPORTING PARTIDURAKO SARREREN ALDEZ AURREKO SALMENTA

Datorren azaroaren 12an, arratsaldeko seietan Loinatz udal futbol zelaian, Beasain KE eta Gijongo Sportingen arteko errege kopako partida jokatuko da. Partidurako sarrerak aldez aurretik salgai egongo dira Beasaingo Xerbera tabernan. Asteartean eta asteazkenean (azaroak 8-9) bazkideentzako sarrerak egongo dira salgai; bazkide bakoitzak sarrera bat erosi ahal izango du 10 euroan. Haurrentzako sarrerak aldiz ostegunetik aurrera egongo dira salgai 10 euroan ere. Era berean, sarrera orokorrak ostegunetik aurrera egongo dira salgai 30 euroan. Partiduaren egunean zelaiaren...
Gehiago irakurri

IGOR GORDOBIL ETA AITOR LOREA GOLSMEDIA SARIETAKO ENTRENATZAILE ETA JOKALARI ONENA IZATEKO HAUTAGAIAK

Azaroaren 7an Las Rozasen egingo den galan emango dira ezagutzera sarituak Josean Saiz Cebrian Gure kluba zorionekoa da. Joan den ikasturtean 2 RFEFera igotzea lortu zen denboraldi bikaina burutu ondoren. Arrakasta horren isla da Igor Gordobil entrenatzailea eta Aitor Lorea aurrelaria, hurrenez hurren, Golsmedia sarietan entrenatzaile onena eta jokalari onena izateko aukeratuak izatea. Azaroaren 7an Las Rozasen (Madrid) Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan burutuko den galan jakinaraziko da irabazle izan diren edo ez. Igoeraren arrakastarekin amaitu...
Gehiago irakurri

GIJONGO SPORTING IZANGO DA BEASAINEN AURKARIA KOPAN

Lehen mailako talde historikoa, orain bigarren mailan, azaroaren 12 edo 13an partidu bakarrera jokatuko du Loinazen errege kopako kanporaketa Josean Saiz-ek Astelehen eguerdian, urriaren 24an, 2022-23 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketa zozkatu da. Zozketa horretan zegoen gure Beasain. Zoriak, gure aurkaria Espainiako futbolean talde historikoa den Gijongo Sporting izatea erabaki du. Kopak oroitzapen onak dakarzkigu; ahaztezina 1995eko urtarrilaren 4ko arratsalde hotz hura, non gureek Albacete bezalako 1go mailako talde indartsua garaitu zuten. “Gazta mekanikoa” izenaz...
Gehiago irakurri

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ETXETIK KANPO

Josean Saiz-ek Igande arratsaldeko bostetan La Molineta zelaian zen hitzordua. Gure taldea murriztu zihoan, B taldeko 3 jokalariekin eta Gazte Mailako beste batekin deialdia osatuz. Aurre denboralditik lehen taldea lesioek gogorki kolpatzen jarraitzen duten egoera latzean. Hitzordua garrantzitsua zen erabat, sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko. Taldea partida ona egiteko eta puntuak etxera ekartzeko jabetuta irten zen zelaira. Atzekaldea babestuz eta abiaduraz irtenaz, arrisku handia sortu zuen kontraerasora, partidara aurkariak baino askoz hobeto egokituz. 36. minutuan...
Gehiago irakurri

NAZIONAL MAILAKO JUBENILA LIDER

Josean Saiz-ek Gazteen Liga Nazionaleko laugarren multzoan, partida bat nabarmentzen zen besteen gainetik asteburu honetako karteldegian. Sarrienan Leioak Beasain, bigarren sailkatua, hartzen zuen. Partida espero bezala zirraragarria izan zen. Bagoilariek aurrea hartu zuten Urtzi Aranbururen golarekin, baina Jakes Alustiza atzelari txuri-urdinaren kanporaketak (26. minutuan) eta Leioak lehen zatiko azken txanpan sartutako bi golek, bigarren zati zaila iragartzen zuten; markagailuan atzetik eta berdean 10 jokalarirekin. Fisikoki eta mentalki egindako ahaleginari esker, Igor Sukiaren mutilek markagailuari buelta...
Gehiago irakurri

LEHEN TALDEAREN LEHEN GARAIPENA IRITSI DA

Josean Saiz Denboraldi hasiera benetan zaila izan da gure lehen taldearentzat, izandako baja ugariek talde ahuldu bati dute. Pasa berri den bosgarren jardunaldian Cirbonero hartu dugu Loinazen, baina ikus dezagun aurretik nola hasi den liga gure lehen taldearentzat. Lehen jardunaldian Iruñako Donibane hartu genuen Loinazen, bero itogarrian jokatutako partida, hasi bezala amaitu zena, hutsean. Emaitza bera lortu genuen Izarraren aurka Lizarrara egindako lehen bisitan. Hirugarren jardunaldian, Mutilverak Loinazen hiru puntuak eskuratu zituen. Partidu horretan Ximonek...
Gehiago irakurri

IGARTZAK INSTALAZIOAK HOBETU ETA BELAR BERRIA ESTREINATUKO DU

Ohorezko kadeteak, Ordiziaren aurka jokatuko duen derbian estreinatuko du belar berria larunbatean goizeko 11etan Josean Saizek Asteburu hau ez da asteburu bat gehiago familia txuri-urdinarentzat inondik inora, oso egun garrantzitsuak dira Beasain KErentzat. Igartzako gure zelaiaren berrinaugurazioaz ari gara, hain zuzen ere gure Ohorezko Kadete mailako taldeak larunbatean goizeko 11etan Ordiziako taldearen aurka jokatuko duen derbian. Denboraldi hasiera honetan, bat gehiago gure ehun urteko historian, bada azpimarratu nahi dugun gertakari garrantzitsu bat: karteldegiak esaten digu...
Gehiago irakurri
Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.